Punto menú Created with Sketch.

Bizkaiko Bertsolari Gazteen XXVII. BBK Sariketa

BBK 11 martxoa, 2019

Guztira 48 bertsolarik hartuko dute parte Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK Sariketaren XXVII. edizioan, eta final handia Bilboko BBK Salan izango da apirilaren 3an.  Berriro ere sariketan Bizkaiko Bertsozale Elkartearen eta Ikastolen Elkarteko Bertsolaritza atalaren laguntza izango da.

Sariketa gaur aurkeztu da eta ekitaldian izan dira Ixone Zubieta, BBKren eleduna; Juanjo Respaldiza, Ikastolen Elkartean bertsolaritzaren arduraduna; Ione Narbaiza, Bizkaiko Bertsozale Elkartearen ordezkaria eta Onintza Enbeita, iaz historia egin zuena, Bizkaiko Bertsolari Txapelketan txapela jantzi zuen lehen emakumea izan zen eta.

Taldekako formatua

Aurreko edizioetan legez, taldekako formatuan egingo da lehiaketa. Guztira, zortzi taldek hartuko dute parte, bakoitzean seina bertsolarirekin, eta Arratia, Busturialdea, Durangaldea, Enkarterri-Ezkerraldea, Hego Uribe, Lea-Artibai, Uribe-Butroe eta Uribe-Kosta eskualdeen ordezkariak izango dira.

Txapelketan lau sailkapen-saio egingo dira: Mungian (martxoaren 13an), Igorren (martxoaren 14an), Zallan (martxoaren 20an) eta Markina-Xemeinen (martxoaren 21ean). Finalaurrekoak Deustun eta Sopelan izango dira, martxoaren 27an eta 28an hurrenez hurren, eta final handia apirilaren 3an izango da Bilboko BBK Salan.

Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK Sariketaren indar-guneetako bat bertsolari gazteenei ematen dien aukera izaten da, beren buruari proba jarri eta erronka egiteko.

BBK-k kulturari, eta bereziki Euskadiko kultura eta hizkuntzaren tradiziozko adierazpenak bultzatzeko diren ekimen guztiei, laguntzeko egiten duen ahaleginean sartzen da Sariketaren antolaketa hau. Lehen edizioa 1992an egin zen, eta jada orduan Euskal Herrian sustraituen dagoen ahozko euskal kulturaren adierazpideetako bat sustatzeko helburua izan zuen.

 

Eguna Lekua Ordua Parte-hartzaileak
Martxoaren 13a Mungia. Torrebillela 11:00 Uribe Butroe-Busturialdea
Martxoaren 14a Igorre. Arratia institutua 11:30 Hego Uribe-Arratia
Martxoaren 20a Zalla. Zine Antzokia 10:00 Enkarterri/Ezkerraldea-Uribe Kosta
Martxoaren 21a Markina-Xemein. Kultur aretoa 10:30 Lea Artibai-Durangaldea
Martxoaren 27a (finalaurrekoa) Deustu. Bidarte kultur gunea 10:45 Martxoaren 13 eta 14ko irabazleak
Martxoaren 28a

(finalaurrekoa)

Sopela. Ander Deuna ikastola 9:00 Martxoaren 20 eta 21eko irabazleak
Apirilaren 3a (finala) BBK Sala 18:00

 

Egungo albiste gehiago
Bizkaiko dozena-erdi bat hareatzatan aurten ere zerbitzu bereziak izango dira aisialdi-gune hauetara joan eta bertan gozatzeko aukera izan dezaten mugitzeko arazoak dituztenek
BBK Jazz Sarien edizio berria, BBK Jazz 2019ko Erakustaldia dela eta
BBKren laguntza-programa honek gutxienez 200.000 eurorekin finantzatuko ditu negozio-proiektu sozialki arduratsuak, berrikuntza-karga edo oinarri teknologiko garrantzitsua dutenak
Gure ekitaldi guztiak