Punto menú Created with Sketch.

5.000 adingabek baino gehiagok parte hartu dute BBKren Jagon programan eskola-jazarpenaren aurka

BBK 2 maiatza, 2019

Eskola Jazarpenaren aurkako Nazioarteko Egunaren (maiatzaren 2aren) bezperetan, Bulling eta Ciberbulling-a prebenitzeko Jagon programaren balantzea egin du BBK-k; 2015eko bukaera aldera jarri zen martxan ekimena. Hiru urteotan, Bizkaiko ia ehunen bat ikastetxetako 5.200 adingabe izan dira BBK Urdaibai Zentroan 4 eguneko egonaldietan zertu den programa honetan.

Jagon programa Lehen Hezkuntzako 6. mailako eta DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleentzat pentsaturiko ekinbidea da; ikasgeletan jazarpenari aurre egin, adingabeen arteko abusuen eraginaz kontzientzia harrarazi eta ikasleei tresnak eman gura dizkie inguruan izan ditzaketen kasuak detektatzeko.

Beren ikastetxeko irakasleen eta adituen talde baten laguntzaz, egun osoan jarduera-programa bat osatzen dute adingabeek arazo hauen inguruan. Bere hedadura, eduki eta garatzen den inguruneagatik paregabea den programa honetan parte hartzen dutenek jazarpen-egoerak detektatzen ikasten dute, eta zelan bereizi noizean behingo gatazketatik; gainera, horiek salatzeko mekanismo anonimoak barneratzen dituzte.

Jagon programak garrantzi berezia ematen dio Ciberbullying-ari eta teknologia berrien eragina azpimarratzen du, eta gazteek erabiltzen dituzten aplikazio mugikorrak eta horien erabilera ezegokiak aztertzen ditu.

BBK-k urtero garaturiko hezkuntza-programen parte da Jagon, eta eskola-curriculumean sartu bako eta pertsona gisa hazteko garrantzitsuak diren edukiekin ikasle bizkaitarren prestakuntza osatzeko helburua dute programa hauek. Jagon programarekin, BBK-k asertibotasuna, begirunea eta enpatia sustatu gura ditu gazteen artean.

Jagon programaren printzipioak bat datoz BBKren Gizarte Ekintzaren helburuekin; izan ere, XX. mende-hasieran sortu zenetik beharrean dihardu oinarrizko hezkuntza sendotu, herritartasunerako balioak bultzatu eta gizarte- eta kultura-kohesioa sustatzeko.

Egungo albiste gehiago
Bizkaiko dozena-erdi bat hareatzatan aurten ere zerbitzu bereziak izango dira aisialdi-gune hauetara joan eta bertan gozatzeko aukera izan dezaten mugitzeko arazoak dituztenek
BBK Jazz Sarien edizio berria, BBK Jazz 2019ko Erakustaldia dela eta
BBKren laguntza-programa honek gutxienez 200.000 eurorekin finantzatuko ditu negozio-proiektu sozialki arduratsuak, berrikuntza-karga edo oinarri teknologiko garrantzitsua dutenak
Gure ekitaldi guztiak