BBK-k mundu-mailan aitzindari den proiektua finantzatzen du, EA dutenen ibiltze-abiaduran eta orekan hobekuntza esanguratsua eragin lezakeena

“Ekso” da exoeskeletoaren izena esklerosi anizkoitza duten 50 eta 75 pertsona arteko kolektibo batekin egunero bizitzen hasiko dena; Esklerosi Anizkoitzaren Bizkaiko Elkarteak (ADEMBI) gidatu eta BBK-k finantzaturiko azterketa kliniko baten esparruan egingo da hori.

Azterketa kliniko honek ez du parekorik munduan, zeren eta proiektuan parte hartuko duten EHU, Biocruces, Adembi eta Achucarro Basque Center for Neuroscience-ko ikertzaileek lehen aldiz neurtuko baitute esklerosi anizkoitza duten gaixoengan exoeskeleto eramangarri bat erabiltzearen eraginkortasuna. Adituak baikor daude, eta beraiek aurreikusten dutenez, hasierako pronostikoak berresten badira, errehabilitazio-programa honek nabarmen hobetuko ditu gaitz hau duten pertsonen ibiltze-abiadura eta oreka.  Erorikoen kopurua eta nekea murriztu ahal izango dira, eta osasunaren egoeran eta bizi-kalitatean hobekuntza kliniko nabarmenak lortuko dira itxaropen hauek betetzen badira.

Fisioterapia konbentzionaleko terapiekin konbinaturik exoeskeleto bat erabiltzearen eraginkortasuna ebaluatzea da proiektu honen helburu nagusia, zehazteko ea onura gehigarririk ematen duen. Hipotesi hau berresten bada, ADEMBIk baieztatu du bere errehabilitazio-zerbitzuen erabiltzaileen % 75, gaur egun 200 pertsona inguru, errehabilitazio-praxi berri honetaz baliatu ahal izango direla. Emaitzak mundu-mailan estrapolatu ahal izango dira eta esklerosi anizkoitzaren errehabilitazio-prozedura planteatzeko forma aldatu.

Exoeskeletoarekin lan egitearen onurak agerikoak eta nabarmenak izatea espero dute  adituek, hobekuntza kliniko esanguratsua eragin baitezake gaixoen ibiltze-abiaduran eta orekan. Honek eroriko kopurua nabarmen murriztuko du, eta osasunari loturiko bizi-kalitatea hobetu.

Exoesqueleto BBK ADEMBI

proyecto EKSO

Hiru fase

Ikerketak urtebete iraungo du eta, hasteko, 50 eta 75 pertsona arteko kolektibo bat hautatu da, trebakuntza espezifikoko programa bat jarraitzeko, hiru fasetan zatitua, parte-hartzaileen gaitasun funtzional eta kognitiboaren bilakaera neurtzeko, beste aldagai batzuen artean. Hain zuzen ere, hauxe da proiektuari aitzindari-kutsua ematen diona, orain arte sekula ez baita teknologia honen eragina ikertu hain kolektibo zabalean eta hain denbora luzean.

Eksobionics exoeskeleto eramangarri bat da, hainbat patologiatan ibiltzearen trebakuntzarako programak egiteko helburuarekin merkaturatua. Horren ondorioak positiboki ebaluatu dira hezur-muineko lesioa eta garun-hodietako istripuak diagnostikaturiko gaixoengan, nahiz eta bere eraginkortasunaren ebidentzia esklerosi anizkoitzean oso mugatua izan gaur egun.

Saiakuntza klinikoa hasi aurretik, ADEMBIk jada egin du proba bat ikusteko ea exoeskeleto hau gai zen bere tratamendu-zentrora joaten diren pertsonen martxa edo ibilera trebatzeko. Lehen harreman hau oso esperientzia atsegingarria izan da hasierako proba pilotuan parte hartu duten pertsona guztientzat.

Egungo albiste gehiago

BBK E-sports Fun & Serious Game Festival-en zortzigarren edizioaren esparruan izango da, abenduaren 7tik 10era BECen
BBK-k, Bizkaiko Gurutze Gorriak eta Bizkaiko Elikagaien Bankuak elikagaiak emateko lehen banaketa-zentroa zabaldu dute gaur, eta gizartean bazterturik dauden edo geratzeko arriskuan daudenentzat da.
Durangoko Azokak 53. edizioko kartela eta ildo nagusiak aurkeztu ditu gaur, urriak 23, Durangoko Arte eta Historia Museoan egindako prentsaurrekoan
BBK-BIAAF 2018 beka-programaren esparruan, Bizkaiko gazte diseinatzaileek beren bildumak aurkeztu dituzte
Zabaldu da epea San Tomas merkatuan parte hartzeko eskaera bideratzeko
Aza
18
Aza
18
Aza
22
Osteguna / 20:00BBK Sala

Eduardo Guerrero: “Guerrero”

Aza
22
Osteguna / 20:00BBK Sala

Eduardo Guerrero: “Guerrero”

Aza
24
Larunbata / 20:00BBK Sala

Carlos Núñez

Aza
24
Larunbata / 20:00BBK Sala

Carlos Núñez

Aza
25
Igandea / 20:00BBK Sala

Baskery

Aza
30
Ostirala / 20:00BBK Sala

Music legends: Girlschool

Gure ekitaldi guztiak