Punto menú Created with Sketch.
Kultura

110 artelan Arte Ederren Museoaren 110 urteetarako

BBK 25 ekaina, 2018

2018ko urriaren 5ean Bilboko Arte Ederren Museoak 110 urte beteko ditu. Urteurren hori ospatzeko, “110 urte 110 artelan” erakusketa aurkeztuko da BBKren eskutik. Museoaren beraren bilduman dagoen garrantzitsuena erakutsiko da, guztira 14.000 artelan baino gehiago dituelarik XIII. mendetik XX.era artekoak.

Erakusketa 2018ko maiatzaren 9tik irailaren 17ra ikusi ahal izango da. Ordena kronologikoan 110 artelan erakutsiko dira: margolanak, eskulturak eta bideo-sorkuntza bat. Kalitatezko sorta, bildumaren interesgune nagusiak erakutsiko dituena artista antzinako, moderno eta garaikideekin.

“110 urte 110 artelan” erakusketak Erromanikoan hasten du ibilbidea, eta Gotikotik, Errenazimentutik, manierismotik eta, noski, Barrokotik igarotzen da. Aro Modernoak ere bere txokoa du erakusketan. XX. mendeko abangoardietan kubismoa, futurismoa edo surrealismoa agertzen da margolaritza nahiz eskulturako lanekin. Gaur egungoa ere bertan izango da.

Erakusketa honen puntu berezia euskal artisten bilduma da Juan de Barroeta, Ignacio Zuloaga, Gustavo de Maeztu, Agustin Ibarrola, Jorge Oteiza edo Eduardo Chillidarekin, beste askoren artean.

“110 urte 110 artelan” erakusketa Arte Ederren museoan

Egungo albiste gehiago
BBK-k 16.000 deskontu-bonu aktibatuko ditu "Kreoenti Kultura" plataforman sartzen diren aretoetan
BBK activará 16.000 bonos-descuento en salas que se integren en la plataforma “Kreoenti Kultura”
Jaialdiak online edizio berezia eskainiko du aurten, Kobetamenditik emango diren kontzertuekin: El Columpio Asesino, Dora, Amorante, Yawners, Elle Belga eta John Talabot eta Katza-ren DJ setak  
Gure ekitaldi guztiak