Punto menú Created with Sketch.

50 herrialde baino gehiagotako 400 hirik zubiak eraikitzen dituzte kulturaren bidez

BBK 4 ekaina, 2020

Joan zen maiatzaren 3az geroztik, Fair Saturday fundazioa munduko 50en bat herrialdetako 400 hiritako pertsonak biltzen ari da egunero, harremanak estutzen, lurraldeen artean enpatia sortzen eta kulturaren eta gizarte-berrikuntzaren ikuspegitik eraiki beharreko etorkizunari buruzko hausnarketak sustatzen.

Ziurgabetasun garaiak bizitzen ari gara, koronabirusaren pandemiak azkartuta.  Badirudi gizateriaren etorkizunerako garrantzi handiko etapa bat hasten dela, non bat-batean zaharturiko normaltasuna berrikusiko dugun eta zera “berriaren” sorrera bizkortuko dugun.

Eta horixe da FSforum Culture and Social Innovation-en helburua, kulturak eta berrikuntza sozialak etorkizunean izan behar duten eginkizunari buruz hausnartu edo gogoeta egitea. Ildo horretan, hainbat herrialdetako kultura eta gizarteko 50 lider garrantzitsuk egunero beren hausnarketak partekatzen dituzte Fair Saturdayk eta BBK-k, Bilboko Udalarekin eta Bizkaiko Aldundiarekin elkarlanean, Bilbon garatutako ekimen honetan.

Parte hartzen duten liderren artean, erakundeetako ordezkari nagusiak daude, hala nola Kolonbiako Ekonomia Laranjako ministroa edo Eskoziako Kultura Kabineteko idazkaria, baita Lisboa, Florentzia, Washington D.C. eta Malagako kulturako edo herritarren partaidetzako zinegotziak ere. New Yorkeko Lincoln Centre edo Edinburgh Festival Fringe Society kultura-erakundeen buruak ere bertan daude. Halaber, Lita Cabellut, Igor Yebra, Rozalén edo Antonio Garrigues humanista handia zerrendan daude.

FSforuma ekainaren 21ean amaituko da Fauréren Requiemaren emanaldiarekin, COVID-19ak erasandako pertsonen omenez, baita une honetan euren onena ematen ari diren guztien omenez ere. Kontzertua 360 gradutan emango dute Bilboko Katedraletik, eta Bilboko Koralak berak interpretatuko du. Lehenengo aldiz gozatu ahal izango da Fauréren Requiemaz era birtualean.

Forora sarbidea doakoa da www.fsforum.online bidez izena emanda, eta egunean hitzaldi bat jarraitzeko aukera emango du.

 

Egungo albiste gehiago
BBK-k 16.000 deskontu-bonu aktibatuko ditu "Kreoenti Kultura" plataforman sartzen diren aretoetan
Jaialdiak online edizio berezia eskainiko du aurten, Kobetamenditik emango diren kontzertuekin: El Columpio Asesino, Dora, Amorante, Yawners, Elle Belga eta John Talabot eta Katza-ren DJ setak  
Hondartza denontzat ekimenak La Arena, Ereaga, Plentzia, Laidatxu, Isuntza eta Arrigorrin emango die laguntza mendekotasuna duten pertsonei abuztuaren 31ra arte
Gure ekitaldi guztiak