Punto menú Created with Sketch.

Abenduaren 16an Pagasarrira igotzeko izena ematen duen bakoitzeko BBK-k zuhaitz bat landatuko du

BBK 20 abendua, 2018

Pagasarriko Ibilaldiaren XXVIII. edizioa, BBK-k 1991. urtetik bultzatua, abenduaren 16an, igandean, izango da. Bizkaiko hiriburuan Gabon aurreko hitzordu saihestezina, Bilboko mendirik adierazgarrienaren xarmaz gozatzeko, 09:00etan abiatuko da BBK Salatik (Lopez Haroko Kale Nagusia, 19-21). Ibilaldia, gutxi gorabehera bi ordukoa, egokia da adin guztietarako.

Izen-ematea, hiru euro ordainduta, Kutxabanken orotariko kutxazainetan formalizatu ahal izango da abenduaren 10etik 16ra, igandean bertan ibilaldia hasteko unera arte. 671 metroko tontorrera igotzeak aukera emango die parte-hartzaileei paraje paregabean ohiko hamaiketakoaz gozatzeko: tortilla-ogitartekoak eta txorizoa sagardotan egosia, ardo, salda eta urarekin.

Aurtengo edizioak ere Bizkaiko basoak egokitu eta lehengoratzen laguntzeko balioko du. Hirugarren urtez jarraian, BBK-k jarraituko du opari bat ematen, inork ezingo duena bere etxera eraman: zuhaitzak. Lurgaia Fundazioaren laguntzaz, bildutako dirua Bizkaiko zenbait gune basotsu baso-berritzeko erabiliko da aurten ere. BBK Basoa deituriko eta iaz sorturiko ekinbidearen arabera, izena ematen duen pertsona bakoitzeko zuhaitz bat landatuko da.

BBK-k 1991. urtean antolaturiko lehen igoerak milaka pertsona erakarri zituen. Mendi honi loturiko deialdiak 1912an hasi ziren, “Pagasarri Kopa” lako hitzordu ospetsuekin, bertan 2.500 lagun elkartu zirelarik 1913an. Gaur egun, Bilboko mendiak milaka mendizale elkartzen ditu asteburu oro, eta igandea, abenduaren 16a, ez da salbuespena izango. Kausa on bat egongo da bertaratzeko: parte-hartzaile bakoitzak zuhaitz autoktono bat “landatuko” du Bizkaiko baso batean.

Egungo albiste gehiago
Haur-eskoletan 2020/2021 ikasturterako izena emateko epea zabaldu da
BBK-k musikaren munduan lehen urratsak egiten ari diren gazteei aukera ematen jarraitu gura du
“Enkarguz" proiektuen helburu Nagusia kanta baten sorkuntza modu didaktiko batean azaltzea da
BBK-k eta Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaia BBK beken hirugarren edizioa atera dute, bertoko talentuari beste bultzada bat emateko helburuarekin, eta honela, sektore estrategikoetan
BBK Open Science 2020k zientzia ireki eta parte-hartzailerako bere programazioa zabaldu eta indartu du, urte osoan egingo diren eta asteburu honetan bertan hasiko diren dozenaka ekitaldi eta jarduerarekin
BBK Salak Emakumeok!-en bigarren edizioarekin irekiko du musika-urtea
Gure ekitaldi guztiak