Punto menú Created with Sketch.

AGORTU DIRA BBK SALAREN SARRERAK BERE 10. URTEURRENA OSPATZEKO

BBK 18 iraila, 2020

Joan den ostiral edo barikuan jakinarazi zuten #Hamarrurte zikloaren edukia, horrela BBK Salak Bilbon musikarik onena programatzen igaro duen hamarkada ospatuko duelarik udazken honetan. Bi egun eskasetan, Bizkaiko hiriburuko ikus-entzuleek zikloaren 18 kontzertuetarako sarrerak agortu dituzte; zuzeneko emanaldiak egingo dituzte estatuko eszenako izen handiek: Zetak, Nacho Vegas, El Columpio Asesino, Sidonie, Los Secretos, Los Punsetes, Don Patricio edo Ana Guerrak, besteak beste; eta horiekin batera bertoko talentu berriak izango dira, adibidez, Nogen, Lorelei Green, Hakima Flissi, Xsakara, Bringas, Airu, Garbayo eta Skaiketan, eta gainera txikerrenentzako bi saio izango dira Ene Kantak eta Baloreaken eskutik, goizez eta arratsaldez.

Kontzerturen baterako sarrerarik eskuratu ezin izan duten guztientzat, emanaldi guztiak streaming bidez eta irekian emango dira BBK Salaren webgunearen (https://salabbk.bbk.eus) eta EITBren laguntzari esker bere webgunearen  (https://www.eitb.eus/eu/gaztea) bidez.

Zikloak oso harrera ona izan du, hain denbora laburrean sold out kartela zintzilikatuz, eta horrek berretsi egiten du BBK Sala, bere bizitzako hamar urteotan, Bilboko musikazaleentzat funtsezko topagune bihurtu dela, baina baita ere hiriburuko publikoak zuzeneko kulturarekin konpromiso sendoa duela eta zuzeneko musika eskaintzen duten aretoekin konfiantza duela, areto horiek kulturan murgilduta aisialdiaz gozatzeko gune seguruak baitira.

BBK Salaren 10. urteurreneko kontzertuak irailaren 26tik azaroaren 28ra bitartean izango dira, eta guztiek edukiera murriztua izango dute, pertsonen arteko distantzia gordetzen dela bermatzeko; aretora sartzea eta bertatik irtetea modu mailakatuan egingo dira, metaketak saihesteko; horrez gain, maskara erabiltzea eta eskuak higienizatzea ere nahitaezkoak izango dira. Hori guztia, ikusleek, artistek eta beharginek #KulturaSeguruko hamar jardunaldiz gozatzeko aukera izan dezaten.

Salabbk.bbk.eus

Egungo albiste gehiago
BBK-k 16.000 deskontu-bonu aktibatuko ditu "Kreoenti Kultura" plataforman sartzen diren aretoetan
Jaialdiak online edizio berezia eskainiko du aurten, Kobetamenditik emango diren kontzertuekin: El Columpio Asesino, Dora, Amorante, Yawners, Elle Belga eta John Talabot eta Katza-ren DJ setak  
Hondartza denontzat ekimenak La Arena, Ereaga, Plentzia, Laidatxu, Isuntza eta Arrigorrin emango die laguntza mendekotasuna duten pertsonei abuztuaren 31ra arte
Gure ekitaldi guztiak