Punto menú Created with Sketch.

Aro berria piztu da

BBK 24 ekaina, 2019

Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak, BBK-K eta Mendi Filmek lau urteko lankidetza akordioa sinatu dute
egitasmoa aro berri batera begira sendotuz.

Sokadaren izena:
BBK MENDI FILM Bilbao Bizkaia

2008an sortu zen Mendi Film Festival, lehen lau edizioak Gasteizen egin ziren, eta 2012az geroztik Bilbon ospatu da. Azken zazpi edizioetan jaialdira hurbildu diren lagun kopurua hirukoiztu egin da, 2018an 12.000 ikuslera iritsiz, etenik gabeko gorakadan. Iaz, Mendi Tour pelikula emanaldi ibiltaria batuta, 26.000 ikuslek gozatu zuten Mendi Filmen eskaintzaz.

  • Azken zazpi edizioetan ikusle kopurua hirukoiztu
  • Iaz 26.000 ikusle
  • Mendi Tour: Espainiako autonomia erkidegoen %70etan
  • Jabier Baraiazarra IAMF-eko Presidente

Mendi Film Festival Euskal Herriko mendizaletasunaren enbaxadore eta erreferentzia da nazioartean. Espainia osoko 50etik gora agertokitara iristen da Mendi Tourra, autonomia erkidegoan %70etatik pasaz. Frantzia eta Mexikora ere hedatu da, tartean euskal zinemagile eta kirolarien filmak eramanaz. Eta, egun, Jabier Baraiazarra International Alliance for Mountain Film-eko Presidentea da, mundu osoko 20 herrialde ordezkatzen dituzten 27 zinemaldik osatzen duten elkargoa. Mendi Film Festival 2011z geroztik da bertako kide.
BBK MENDI FILM Bilbao Bizkaiak sekulako proiekzioa du. Eta gaur aurkeztu den lankidetza akordioak, ilusio zakua oparo betetzeaz gain, aipatutako oinarri sendoak hauspotzeko indar handia ematen dio.

Egungo albiste gehiago
BBK-k 16.000 deskontu-bonu aktibatuko ditu "Kreoenti Kultura" plataforman sartzen diren aretoetan
Jaialdiak online edizio berezia eskainiko du aurten, Kobetamenditik emango diren kontzertuekin: El Columpio Asesino, Dora, Amorante, Yawners, Elle Belga eta John Talabot eta Katza-ren DJ setak  
Hondartza denontzat ekimenak La Arena, Ereaga, Plentzia, Laidatxu, Isuntza eta Arrigorrin emango die laguntza mendekotasuna duten pertsonei abuztuaren 31ra arte
Gure ekitaldi guztiak