Punto menú Created with Sketch.
Kulturaliteratura

Azkue 2017 literatura gazte sariak

BBK 12 uztaila, 2018

Guztira euskal idazle gazteen 151 lanek hartu dute parte BBK-k eta Euskaltzaindiak banatu dituzten Azkue Literatura Sarien azken edizioan.

Aurkezturiko proposamenen sakontasuna nabarmendu du epaimahaiak eta gazteek egungo gizartearen arazo eta bizipenetara egin duten hurbilketa. Gainera, bihotzetik sortzen diren ideiak gai nagusi dira lan hauetan.

Sariak A mailan (10 eta 13 urte artean) eta B mailan (14 eta 17 urte artean) banatzen dira narrazio eta olerki generoetan.

Sariak:
A MAILA:
Narrazioa

Lehen saria: Maitasun ahaztezina (Maialen Leiza Irazusta)
Bigarren saria: Txiro naiz eta txikia naiz (Uxue Etxebeste Usabiaga)
Hirugarren saria: Gora gure trena (Uritz Aranbarri Lazkano)
Olerkia
Lehen saria: Lehen eta orain (Lur Lopez)
Bigarren saria: Zu (Goizalde Eizagirre Goikoetxea)
Hirugarren saria: Inork ez nau ezagutzen (Ainhize Bengoa Gezuraga)

B MAILA:
Narrazioa

Lehen saria: Kale berria (Anne Arrizabalaga Ruiz)
Bigarren saria: Ez (Maddi Aiestaran Iparragirre)
Hirugarren saria: Kaleidoskopioak (Maialen Garaigordobil Urkiola)
Olerkia
Lehen saria: Non zaude, Babilonia? (Peru Amorrortu Barrenetxea)
Bigarren saria: Ausartuko naiz (Maddi Aiestaran Iparragirre)
Hirugarren saria: Ez dakit (Ainara Gómez Pacheco)

Sari hauek, 1991n BBK-k eta Euskaltzaindiak sortu zituztenetik, euskal gazteen literatura-lana erakusteko eta letren munduan balio berrien alde egiteko balio dute.

Egungo albiste gehiago
Euskadin 65 urtez gorako 106.000 pertsona baino gehiago bizi dira bakardadean; 2 milioi baino gehiago Estatu osoan, INEren datuen arabera
Pagasarrira Igoeraren XXIX. ediziorako izen-ematea ingurumenaren aldeko keinu xume bat bihurtuko da
19/10/28 Gaur BBK EKIN aurkeztu dugu, ekintzailetza bultzatzeko programa berria Bizkaian startupak sortzeko helburuarekin. Gizarte-konpromisoarekin garapena eta enplegua sortuko dituzten enpresak eraikitzen laguntzea da BBK EKINen helburua.
Gure ekitaldi guztiak