Punto menú Created with Sketch.

BAKARDADE IKUSEZINA” KANPAINAK 2020KO KANPAINA ONENAREN ERAGINKORTASUN SARIA JASO DU

BBK 30 urria, 2020

BBK-k “Bakardade Ikusezina” kanpaina jarri zuen martxan duela urtebete, eta horrek ez du Bizkaiko herritarrengan soilik eragina izan. Adinekoen gura bako bakardadearen problematikari buruz herritarrak kontzientziatzeko ideiak oihartzun handia izan du nazioarteko sari eta jaialdi garrantzitsuetan, publizitate- eta komunikazio-kanpainarik onenak saritu edo aintzatesten dituztenetan. Azkena Espainiako Iragarleen Elkarteak (AEA) ematen duen saria izan da.

Sari horiek komunikazio-ekintzari esker lortutako emaitzetan arreta jartzen duten bakarrak dira Espainian, eta Eraginkortasun edo efikazia jartzen dute publizitate-jardueraren benetako helburutzat. Estatu-mailan, Eraginkortasunaren Saria lortzea da publizitatearen aintzatespen profesional garrantzitsuena.

Garatutako “Bakardade Ikusezina” kanpainak Eraginkortasun Sarien Urrezko Saria jaso du, 2020ko Toki/Eskualde Kanpaina Onenaren kategorian. Sari honek bat egiten du bakardadearen aurrean kontzientziatzeko proposamenak urte osoan zehar jaso dituen beste sari edo aitorpen garrantzitsu batzuekin. Mercedesek, Ruben Orozcok sortutako eskultura hiperrealista eta “Bakardade Ikusezina” kanpainaren protagonistak, Dircom Ramon del Corral, Astrid Awards edo ADC Awards Sarien eta BrandFilm Jaialdiaren arreta bereganatu du.

BBK eta bakardadearen aurka borrokatzeko konpromisoa

Iazko Eguberrietan aurkeztu zuen BBK-k “Bakardade Ikusezina”, gura bako bakardadea bezalako arazo larri bati ematen zaion arreta eskasaren inguruan gizartea sentsibilizatzea helburu duen komunikazio- eta publizitate-proiektua. Horretarako, erakundeak eskultura hiperrealista bat jarri zuen Bilboko Areatza pasealekuan, bakardadean hildako azken pertsonaren izena zuena; Mercedesen, arazo hori pairatzen duen ia 89 urteko emakume baten, antza eta irudia zuen eskulturak. Arreta jarri gura izan zen, bai adinekoen bakardadezko heriotzan, bai horren aurretik askotan gertatzen den gizarte-abandonuan.

Ekimen horrek eman zion hasiera kanpainari, fenomeno horri aurre egiteko hainbat proposamenekin, hala nola isolatu edo bakartutako pertsonak detektatzeko sare bat sortzea, 80 urtetik gorakoen behatoki bat sortzea, arreta pertsonalizatuko eta laguntzako zerbitzuak ezartzea, baita bakardadea prebenitzeko eskola bat ere.

 

Egungo albiste gehiago
Ikasleen elkartasuna eta parte-hartze soziala sustatzen jarraitzeko helburuarekin #boluntariotzaAstea heldu da
Gure ekitaldi guztiak