Punto menú Created with Sketch.

BBK VP-ek 100.000 eurorainoko finantzaketa eskainiko die gizarte-eragina duten proiektu berritzaileei

BBK 8 ekaina, 2020

2020/06/05

Bizkaia lurralde ekintzaile gisa bultzatzeko BBK-ren apustuan kokatzen da BBK Venture Philanthropy. Programa horren bidez, BBK-k, beste ekimen batzuen artean, lurraldean gizarte-ekintzailetzako eta inpaktu-inbertsioko ekosistema bat sustatu gura du, Garapen Iraunkorreko Helburuetan (GIH) oinarrituta. Eskaerak aurkezteko aurtengo deialdia ekainaren 8tik uztailaren 12ra bitartean egongo da zabalik.

BBK-k laguntza- eta finantzaketa-programa bat sortu du, eta Bizkaian gizarte- eta ingurumen-eragin edo inpaktuko proiektuak dituzten hamar startup aukeratuko ditu irailean, negozio-eredu errentagarri edo autosostengagarria badute eta ideia berritzaile batean oinarritzen badira.

Programaren lehen fasean, lehen hautatutako hamar proiektuek beren ekimenen inpaktua eta negozio-eredua landuko dituzte, eta Bilboko Innovation Bootcamp-en sartzeko aukera izango dute; bertan, mentore edo aholkularien eta adituen laguntzarekin, beren balio-proposamenak zehaztu eta hobetuko dituzte, prestakuntza jasoko dute eta hasierako faseetan gizarte-ekintzailetzako beste proiektu batzuekin konektatu ahal izango dira.

Geroago, programaren hautaketa-batzordeak, BBK eta Ship2B enpresetako ordezkariek osatutakoak, gehienez ere lau proiektu finalista hautatuko ditu, eta lau hilabetez laguntza jasoko dute, enpresa handiekin aliantzak eginez hazkundea bizkortu edo azeleratu eta BBK-k sustatutako 100.000 euroko Venture Philanthropy funtsaz baliatzeko aukera izateko.

Argibide gehiago

Edozein zalantza argitzeko edo programari buruzko informazio gehiago eskuratu gura izanez gero, BBK VP programaren webgunera jo daiteke edo mezu elektroniko bat bidali.

Egungo albiste gehiago
BBK-k 16.000 deskontu-bonu aktibatuko ditu "Kreoenti Kultura" plataforman sartzen diren aretoetan
Jaialdiak online edizio berezia eskainiko du aurten, Kobetamenditik emango diren kontzertuekin: El Columpio Asesino, Dora, Amorante, Yawners, Elle Belga eta John Talabot eta Katza-ren DJ setak  
Hondartza denontzat ekimenak La Arena, Ereaga, Plentzia, Laidatxu, Isuntza eta Arrigorrin emango die laguntza mendekotasuna duten pertsonei abuztuaren 31ra arte
Gure ekitaldi guztiak