Punto menú Created with Sketch.
HezkuntzaIngurumena

Hezkuntza Programak

BBK 19 otsaila, 2019

2018-2019 ikasturterako BBK Hezkuntza Programetan izena emateko epea hasi da.

Bizkaiko ikastetxeek SESZ programan (CEEP) parte hartzea eskatzeko epea hasi da. Haren xedea ingurumena zaintzearen garrantziari buruz sentsibilizatzea eta kontzientzia piztea da.

Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailetako eta Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako Bizkaiko ikastetxeetako ikasleei zuzenduta dago. Programa lau egunez luzatuko da BBK Urdaibai Zentroan, Biosferaren Erreserban kokatuta.

Egonaldian, ikasleek ingurumenari buruzko berezko proiektua garatu ahal izango dute, betiere hurrengo gai arloen barruan: “Planeta”, “Biodibertsitatea” eta “Lurra”.

Gehiago jakin SESZ Programei buruz

Eskabideak 2018ko maiatzaren 2tik 18ra arte egin daitezke esteka honen bidez:

SESZ Programa eskabideak

Jagon Programaren eskabideak egiteko epea hasiko da. Haren xedea, eskola arloko jazarpenari aurrea hartzea eta hura gutxitzea da.

Programa hau Lehen Hezkuntzako 6. mailako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako Bizkaiko ikastetxeetako ikasleei zuzenduta dago. Lau eguneko egonaldiak izango dira (astelehenetik ostegunera arte) Busturiako BBK Urdaibai Gunean.

Elkarlana, erantzukizuna eta laguntza dira programa hau lantzeko dinamiken ardatzak.

Gehiago jakin Jagon Programaren buruz

Eskabideak 2018ko maiatzaren 7tik 25era arte hartu ahal izango dira hurrengo esteka honetan:

Jagon Programa Eskabideak

BBK Bizkaiko ume eta gazteen hezkuntza garatzearen alde.

Egungo albiste gehiago
Euskadin 65 urtez gorako 106.000 pertsona baino gehiago bizi dira bakardadean; 2 milioi baino gehiago Estatu osoan, INEren datuen arabera
Pagasarrira Igoeraren XXIX. ediziorako izen-ematea ingurumenaren aldeko keinu xume bat bihurtuko da
Gure ekitaldi guztiak