Punto menú Created with Sketch.

BBK 2019 Proiektuetarako Laguntza Deialdia

BBK 28 urtarrila, 2019

Deialdi honen helburua, Bizkaiaren garapenean lagunduko duten gizarte- edo kultura-proiektu berritzaileak bultzatu eta egin gura dituzten erakundeei laguntzea da, batez ere honako jarduera-eremu hauetan:

  • Formakuntza, enplegua eta ikerketa, praktiketako eta prestakuntzako programak bultzatuz, BBKrentzat eta lurraldearentzat estrategikoak diren sektoreak eta ekimenak lagunduz eta ikerketa, Bizkaiaren etorkizunerako funtsezko tresna legez, bultzatuz.
  • Kultura eta euskara, kulturaz baliatzea gehiago erraztuz eta beraren inguruan sentsibilizatzea, jakintza sortzea eta paradigma-aldaketa bilatuz.
  • Mendekotasuna, ezintasuna eta gaixotasuna, bai inklusio-proiektuen alde eginez eta bai sentsibilizazioaren eta ezagueraren alde eginez ere.
  • Familia eta seme-alabak, jarduerak, batez ere hezkuntza-edukia dutenak, sustatuz.
  • Gizarte-proiektuak, bai inklusio-proiektuen alde eginez eta bai sentsibilizazioaren eta ezagueraren alde eginez ere.
  • Helduaro aktiboa, bizi-ohitura osasungarriak, autonomia, autoestimua eta aisialdiaz gozatzea indartuz, banakoen gaitasunak garatzea erraztuz eta pertsonen arteko harremanak eta parte-hartze soziala sustatuz.

Inskripzio-epea otsailaren 22an bukatuko da

2019KO PROIEKTUEI BBK LAGUNTZAK EMATEKO DEIALDIAREN OINARRIAK

HEMEN ZURE ESKAERA

Egungo albiste gehiago
Haur-eskoletan 2020/2021 ikasturterako izena emateko epea zabaldu da
BBK-k musikaren munduan lehen urratsak egiten ari diren gazteei aukera ematen jarraitu gura du
“Enkarguz" proiektuen helburu Nagusia kanta baten sorkuntza modu didaktiko batean azaltzea da
BBK-k eta Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaia BBK beken hirugarren edizioa atera dute, bertoko talentuari beste bultzada bat emateko helburuarekin, eta honela, sektore estrategikoetan
BBK Open Science 2020k zientzia ireki eta parte-hartzailerako bere programazioa zabaldu eta indartu du, urte osoan egingo diren eta asteburu honetan bertan hasiko diren dozenaka ekitaldi eta jarduerarekin
BBK Salak Emakumeok!-en bigarren edizioarekin irekiko du musika-urtea
Gure ekitaldi guztiak