Albisteak

BBK Artearen lbilbidea

La Ruta del Arte BBK Artearen lbilbidea dibulgazio artistikorako programak ibilbide berri bati ekingo dio Bizkaian. Proposamenaren gai nagusia emakumeek museoko bilduman duten presentzia da, artista eta irudikapen gai gisa.

Erakusketa horren hirugarren edizioa izango da, eta kalitate handiko artelanen erreprodukzioak jarriko dira espazio publikoetan, BBKren eta museoaren ekimen bateratuari esker, eta hurrengo hilabeteetan (maiatzetik azarara) erakusketa jasoko duten Bizkaiko 26 udalerrietako udalen lankidetzari esker.

Erreprodukzioekin batera, dagokion iruzkina agertuko da (euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez). lruzkina doan eskuratu ahal izango da QR kode baten bidez, zeinak aukera emango baitu audio-fitxategiak gailu mugikorretan deskargatzeko.

Argibide gehiago: https://museobilbao.com/eu/erakusketak/emakumeak-museoan/