Punto menú Created with Sketch.
unesco

BBK bekak UNESCOn praktikak egiteko

BBK 24 iraila, 2018

BBK-k eta UNESCO Etxeak BBK beken deialdi berria aurkeztu dute UNESCOren Parisko bulegoan praktikak egiteko. Sei hilabeteko egonaldi bana egiteko bi postu dira, lanbide-esperientzia lortzeko.

Beken jarduera Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeak (UNESCO) Parisen duen egoitza nagusian gauzatuko da. Postu bat Finantza Kudeaketako Bulegoan izango da, finantzetan, herri-administrazioan edo kontularitzan graduko edo graduondoko ikasketak dituzten gazteentzat. Beste postua Giza Baliabideen Bulegoan, humanitateetan, gizarte-zientzietan edo giza baliabideetan gradua edo graduondokoa duten profesionalentzat.

Argibide gehiago BBK-UNESCO bekak

BBK-UNESCO bekak 30 urte baino gutxiagoko Bizkaiko gazteentzat dira, besteak beste, hizkuntzak jakin eta proiektu-kudeaketan ezaupideak izan behar dituztelarik. Izena emateko epea 2018kourriaren 5era arte luzatuko da.

Bekak hauek Bizkaiko gazteak ondo prestatu eta lan-merkatura sar daitezen BBK-k egiten duen lan edo beharraren garrantzia jartzen dute agerian.

Egungo albiste gehiago
Euskadin 65 urtez gorako 106.000 pertsona baino gehiago bizi dira bakardadean; 2 milioi baino gehiago Estatu osoan, INEren datuen arabera
Pagasarrira Igoeraren XXIX. ediziorako izen-ematea ingurumenaren aldeko keinu xume bat bihurtuko da
19/10/28 Gaur BBK EKIN aurkeztu dugu, ekintzailetza bultzatzeko programa berria Bizkaian startupak sortzeko helburuarekin. Gizarte-konpromisoarekin garapena eta enplegua sortuko dituzten enpresak eraikitzen laguntzea da BBK EKINen helburua.
Gure ekitaldi guztiak