Punto menú Created with Sketch.

BBK – BIAAF BEKAK

BBK 23 urria, 2018

BBK-k artea eta kultura sustatzeko gogo biziz, Bilbao International Art & Fashion-ekin (BIAAF) lan egiten du modaren arloa bultzatzeko, gure gizartean gora doan balio bat da eta. Beka-programa berezi baten bidez, Bizkaiko 13 gazte diseinatzailek aukera izan dute prestakuntza sakontzeko Central Saint Martin´s College britainiar moda-eskola ospetsuan. Gaur aurkeztu dira BBK Salan “BBK-BIAAF 2018 bekak” deituriko programa honen IV. edizioaren ikastaro-amaierako lanak.

Laguntza hauek moda-diseinatzaileen belaunaldi berri bat abiarazteko baliagarri izan gura dute, irakaskuntza-plan berezi batekin trebetasun espezifikoak eta jardunbide egokiak garatze aldera. Azken xedea da talentudun gazteek arrakasta-bermeekin ekitea beren lanbideari eta nazioarteko panoraman sartzen laguntzea beraiei. Kolektibo honen sortze-lanaren zati bat gaur ikusi ahal izan da BBK Salan, eta moda-unibertso berezi honetan gaur egungo bildumak islatu dira, berritzaileak eta garrantzitsuak.

Ikastaroa Londresen egin dute irailaren 10etik 21era, eta parte-hartzaileek ezaupideak hobetu dituzte estanpatuen diseinuan, patroigintzan eta jantzigintzan, diseinu sortzailearen bidez jantzien egituran sarturiko ehunekin. Edizio honetan, ikasleek beren ideiak esploratu behar izan dituzte collage, marrazki eta 3Dren bidez, gero manikiak erabiliz proportzioak, bolumenak eta teknikak zertzeko.

Central Saint Martin’s College arte eta diseinuan prestatzeko munduan dagoen eskolarik ospetsuenetako bat da, eta bertan ikasiak edo irakatsiak dira modaren egungo panoramako izen nagusietako batzuk: John Galliano, Alexander McQueen, Stella McCartney edo Zac Posen, besteak beste. BBK-BIAAF bekari esker, Bizkaiko modan etorkizun oparoa izan lezaketen 13 hasiberrik beren prestakuntza sakondu ahal izan dute.

Edizioan parte hartu duten 18 eta 35 urte arteko gazte bizkaitar hauek guztiak, moda-diseinua, Arte Ederrak edo Arkitektura ikasten ari dira edo horietan graduatuak dira.

Egungo albiste gehiago
Haur-eskoletan 2020/2021 ikasturterako izena emateko epea zabaldu da
BBK-k musikaren munduan lehen urratsak egiten ari diren gazteei aukera ematen jarraitu gura du
“Enkarguz" proiektuen helburu Nagusia kanta baten sorkuntza modu didaktiko batean azaltzea da
BBK-k eta Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaia BBK beken hirugarren edizioa atera dute, bertoko talentuari beste bultzada bat emateko helburuarekin, eta honela, sektore estrategikoetan
BBK Open Science 2020k zientzia ireki eta parte-hartzailerako bere programazioa zabaldu eta indartu du, urte osoan egingo diren eta asteburu honetan bertan hasiko diren dozenaka ekitaldi eta jarduerarekin
BBK Salak Emakumeok!-en bigarren edizioarekin irekiko du musika-urtea
Mar
2
Astelehena / 18:00 - 20:00Elkarrizketa irekia.

Bakarrik edo lagunartean bizitzea: alde onak eta txarrak.

Mar
2
Astelehena / 18:00 - 20:00Elkarrizketa irekia.

Bakarrik edo lagunartean bizitzea: alde onak eta txarrak.

Gure ekitaldi guztiak