Punto menú Created with Sketch.
bootcamp

BBK Bootcamp-erako beste deialdi bat

BBK 12 uztaila, 2018

2018ko ekainaren 29an amaitu zen lehenengo Bootcamparen arrakastaren ondoren, BBK-k beste deialdi bat egin du ikastaro azeleratu honen bigarren ediziorako, gero garatzaile informatiko gisa aritzeko.

Bootcamparen lehen edizioan 22 lagun prestatu ziren; horietatik ia laurden batek lortu du enplegua ikastaroa amaitu orduko, eta beste zenbait hautespen-prozesuetan murgilduta daude. Bootcamparen iraupena 12 astekoa da eta merkatuak gehien eskatzen dituen teknologiak garatzea du helburu, baina teknologia-aldaketetara egokitzeko gaitasunarekin, prestakuntza oso bideratua dagoelarik alderdi praktiko eta teknikorantz.

Ikastaro honen bigarren edizioa urrian izango da. Bigarren deialdi honetarako izena irailaren 12ra arte eman daiteke ondorengo estekan:

Ikastaro honen kostuari aurre egiteko, Bootcamp honetarako berariazko BBK beka-plana ere jarri du martxan BBK-k. Norberaren baldintza ekonomikoen arabera, beka hauek matrikularen % 50 eta 100 artean estal dezakete.

Prestakuntza azeleratuko programa hau BBK-k Bizkaiko gazteen enpleguarekin eta lan-merkaturatzearekin duen konpromisoaren barruan kokatzen da.

Egungo albiste gehiago
Euskadin 65 urtez gorako 106.000 pertsona baino gehiago bizi dira bakardadean; 2 milioi baino gehiago Estatu osoan, INEren datuen arabera
Pagasarrira Igoeraren XXIX. ediziorako izen-ematea ingurumenaren aldeko keinu xume bat bihurtuko da
19/10/28 Gaur BBK EKIN aurkeztu dugu, ekintzailetza bultzatzeko programa berria Bizkaian startupak sortzeko helburuarekin. Gizarte-konpromisoarekin garapena eta enplegua sortuko dituzten enpresak eraikitzen laguntzea da BBK EKINen helburua.
Gure ekitaldi guztiak