Punto menú Created with Sketch.

BBK – CEBEK Laguntza-Programa

BBK 26 azaroa, 2018

BBK-k, Bizkaiko Enpresarien Konfederazioak (CEBEK) eta UPV/EHUk hitzarmena egin dute Sarrikoko fakultatean (Bilbo) prestakuntza duala hasteko. Horretarako, BBK – CEBEK laguntzen lehen ediziora dei egin dute, Sarrikoko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza (EAZ) graduko 3. mailako 15 ikaslek prestakuntza-praktikak egin ahal izateko Bizkaiko enpresetan ikasketak amaitzen dituzten bitartean.

Hiru erakundeek jada epea zabalik dute enpresak programari atxiki ahal izateko, honela beren lantokietan Sarrikoko lehen unibertsitate-ikasleak hartzeko aukera izan dezaten. Ikasketak eta lan ordaindua uztartuko dituen prestakuntza duala eskainiko zaie 18 hilabetez (gutxi gorabehera jotako denbora), 2019ko urtarril edo otsailetik aurrera.

Laguntza-programa honen helburua da unibertsitateko prestakuntza-prozesuan bete-betean dauden gazteei esperientzia lortzeko aukera ematea prestakuntza-praktika eginez Bizkaiko enpresa batean, horrela enpresa-ingurunearen eskarien arabera beren gaitasunak hobetu eta espezializatu eta gero lan-merkatuan errazago sartu ahal izateko.

Programa honek agerian uzten du BBK, CEBEK eta EHUren kezka gure unibertsitario gazteen talentua Bizkaiko enpresetan sartzeko, eta titulazioaren atarian dauden gazteei prestakuntza praktikoa eskaintzeko. Asmoa da Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza (EAZ) ikasketak ibilbide dual batean egin ahal izatea, beren azken fase akademikoan unibertsitatean prestakuntza eta enpresan egonaldia txandakatuz.

 

 

Egungo albiste gehiago
BBK-k eta Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaia BBK beken hirugarren edizioa atera dute, bertoko talentuari beste bultzada bat emateko helburuarekin, eta honela, sektore estrategikoetan
BBK Open Science 2020k zientzia ireki eta parte-hartzailerako bere programazioa zabaldu eta indartu du, urte osoan egingo diren eta asteburu honetan bertan hasiko diren dozenaka ekitaldi eta jarduerarekin
BBK Salak Emakumeok!-en bigarren edizioarekin irekiko du musika-urtea
Euskadin 65 urtez gorako 106.000 pertsona baino gehiago bizi dira bakardadean; 2 milioi baino gehiago Estatu osoan, INEren datuen arabera
Gure ekitaldi guztiak