Punto menú Created with Sketch.

BBK EKIN, startupak abiarazteko sorturiko programa berria

BBK 28 urria, 2019

Gaur BBK EKIN aurkeztu du BBK-k, ekintzailetza bultzatzeko programa berria Bizkaian startupak sortzeko helburuarekin. Gizarte-konpromisoarekin garapena eta enplegua sortuko dituzten enpresak eraikitzen laguntzea da BBK EKINen helburua. BBK-k zera lortu gura du ekimen honen bidez, Bizkaiak beste urrats bat egitea ekintzailetzan eta Europan erreferente izatea ekintzailetzari laguntza integrala emateko bere sareagatik.

Adituen batzorde batek, lehen aukeraketa egin ostean, bost talde gonbidatuko ditu beren negozio-proiektuak abian jartzera, sozialki arduratsuak eta Bizkaian aberastasuna eta enplegua sor dezaketen enpresak bultzatzeko asmoz. Kopuru hori handiagoa edo txikiagoa izan daiteke proposamenen kalitatearen arabera. Proposamenak aurkezteko epea gaur bertan hasi eta abenduaren 30ean amaituko da.

Hautaketa-prozesuaren ondoren eta aurre-inkubazioko etapa labur baten ostean, proiektuak lehen fasean sartuko dira bideragarritasun-azterketa egin eta produktua garatzeko; horrela finantza-laguntza izango dute sustatzaile soldata jasotzeko, gehienez 2 urte iraungo duen soldata. Partaidetza-mailegu erako “soldata” hau 38.000 eurokoa izango da pertsonako (gehienez bi pertsona proiektuko).

Bigarren fasean, sustatzaile soldatarekin bateragarria dena, BBK-k zuzeneko finantzaketa gehituko du jarduera hasteko, baita beharrezko aholkularitza ere finantzaketa gehigarria lortzeko, hor sartuta sustatzaileen euren parte hartzea eta inbertitzaileak bilatzea.

Baliabide hauek beste erraztasun batzuekin osatuko dira: mentorizazioa goi-mailako profesionalekin, gestoria eta aholkularitza, eta bazkide gehigarriak bilatzeko laguntza.

Informazio gehiago hemen.

Egungo albiste gehiago
Pagasarrira Igoeraren XXIX. ediziorako izen-ematea ingurumenaren aldeko keinu xume bat bihurtuko da
Zabaldu da epea San Tomas merkatuan parte hartzeko eskaera bideratzeko
BBK SASOIKO zentro-eredu berria da lan-etapa amaitu duten edo amaitzeko zorian dauden pertsonentzat
Emakumeek zuzendutako “Zinemakumeak Gara!”zinema erakusketaren lehiaketaren XXIV. edizioa
Bizkaiko dozena-erdi bat hareatzatan aurten ere zerbitzu bereziak izango dira aisialdi-gune hauetara joan eta bertan gozatzeko aukera izan dezaten mugitzeko arazoak dituztenek
Gure ekitaldi guztiak