Punto menú Created with Sketch.

BBK eta BIZIPOZA

BBK 22 urtarrila, 2019

BBK-k, Bizipoza elkartearekin lankidetzan, animazioko beste hiru film labur ekoitzi ditu beharrizan bereziak dituzten adin txikikoen eguneroko zailtasunez sentsibilizatzeko. Ekimena 2017an jarri zen martxan, eta balioetan heztea eta ezberdinenganako begirunea sustatu gura ditu, ipuinetatik ondorioztatzen diren irakaspenak eta marrazki bizidunek duten erakarmena erabiliz tresna legez. Ume Alaia, Aspanif eta Apnabi-k Bizkaiko beste 8 erakunderekin bat egin dute, dagoeneko badutelarik ikus-entzunezko materiala egiten duten beharra zabaldu eta ezagutarazteko.

BBKren eta Bizipozaren arteko lankidetza mantendu egingo da aurten tresna ludiko eta pedagogiko bat egiten jarraitzeko, betiere haur-publikoa balioetan hezteko. Honela, Bizipozak, gizarte-proiektuetan diharduen elkarteak, eta BBK-k lehenengo bost film labur bizidunak ekoitzi zituzten 2017an, Irria aldizkarian haurrentzat euskaraz argitaraturiko ipuinetan oinarrituta; aldizkaria Irrien Lagunak Kluba kultura-elkarteak argitaratzen du.

Hezkuntza-egitasmo honetan sorturiko material didaktikoa 2018an osatu zen beste hiru film laburrekin. Eta aurten beste hiru istorio bizidun, beste hiru elkarteren (Ume Alaia, Aspanif eta Apnabi-ren) jarduera-arloei lotuta; dagoeneko Bizkaiko 280 ikastetxetara bidali dira ikasgeletan erabiltzeko hezkuntza-tresna legez eta teknologia berrietara egokituta.

Beharrizan bereziak dituzten neska-mutikoek eguneroko bizitzan dituzten zailtasunetan sakontzen dute ikus-entzunezko baliabide berri hauek. Testuinguru honetan, bideoek baliabide erabilgarriak izan gura dute alde batera lagatzeko aldez aurretik pentsaturiko tabu eta ideia batzuk, betiere adiskidetasuna, lagunartekotasuna, elkartasuna, maitasuna eta besteenganako begirunea lako balioak irakasteko. Kontua da neska-mutikoak errealitatera hurbiltzea, aurreiritzirik bako begiratu askeaz.

Ekimen honekin, Bizkaiko gizarte-erakundeek egunero aurrean izaten dituzten zailtasun eta erronkak ezagutarazten lagunduko duten ekintza-bilaketa gehitzen dio BBK-k bere pedagogia-lan gero eta handiagoari.

Hiru haur-animazioek Ume Alaia, Aspanif eta Apnabi erakundeen beharra erakusten dute aurten. Iaz Bolunta, Chernobil eta Ulertuz elkarteek jaso zuten beste bost erakunderen lekukoa, hauek 2017an lan egin zutelarik BBK eta Bizipozarekin proiektu pedagogiko hau martxan jartzen: Kale Dor Kayiko, Gure Señeak, Aspanovas Bizkaia, Euskal Herriko Down Sindromearen Fundazioa eta Gizakien Lurra.

IPUINAK

Egungo albiste gehiago
Euskadin 65 urtez gorako 106.000 pertsona baino gehiago bizi dira bakardadean; 2 milioi baino gehiago Estatu osoan, INEren datuen arabera
Pagasarrira Igoeraren XXIX. ediziorako izen-ematea ingurumenaren aldeko keinu xume bat bihurtuko da
Gure ekitaldi guztiak