Punto menú Created with Sketch.

BBK eta Gorabide ia 600 profesionalengana iritsi dira Pertsona Irisgarriak programaren lehen fasean

BBK 13 abendua, 2019

Bizkaiko zortzi erakunde garrantzitsutan jendaurreko lanpostuetan aritzen diren 577 langile trebatu dira jarrera irisgarrien inguruan. Adimen desgaitasuna duten Gorabideko zortzi pertsona aritu dira prestakuntza hori ematen, BBKren laguntzarekin. Lehenik eta behin, adimen desgaitasuna duten pertsonak eurak prestatu ziren ikastaroa emateko. Ordu eta erditik sei orduetara 21 saio eman dituzte, zortzi hilabetetan zehar. Guztira, 62 prestakuntza ordu. Programa honen ondoriozko beste produktu batzuk honakoak izan dira: dibulgaziozko bi bideo; bata lehen fasean parte hartu duten erakundeetako batzuen ikuspegiari buruzkoa (is.gd/MnRw58); bestea, prestakuntza jaso duten pertsonen ikuspegiari buruzkoa (is.gd/MhRGAO). Eta microweb bat (personas-accesibles.gorabide.com/eu), sortzen diren ezagutza eta esperientziak kudeatu eta partekatzeko, baita Pertsona Irisgarrien inguruko saioak eskatu ahal izateko ere.

Profil bakoitzaren araberako edukiak Programa hori BBK eta Gorabide erakundeek partekatutako estrategia batean oinarritu da: proiektu berritzaileen bidez, adimen desgaitasuna duten pertsonen inklusioa eta parte-hartzea sustatu nahi izan dira, kolektibo hori ahaldundu eta horren bidez gizartearen eraldaketan eragiteko. Parte hartu duen erakunde bakoitzaren profil zehatzaren arabera egokitutako edukiak landu dira. Horretarako, bideoak, aurkezpenak eta jarduera praktikoak landu dira, baina batez ere, adimen desgaitasuna duten pertsonen eta prestakuntza jaso duten pertsonen arteko elkarreragina bideratu da. Prestatzaileek saio bakoitzean adierazi duten moduan, “garrantzitsua da eremuak ulertzeko errazak izatea, baina pertsonok ere irisgarriak izan gaitezke”.
Prestakuntza jaso duten pertsonentzako emaitza kuantitatiboa ona izan da, 4,8 puntuko asebetetzea izan dute, 5 punturen gainean. Baina proiektuaren funtsa emaitza kualitatiboetan datza; izan ere, haien esanetan, “lan arlotik harago doa” eta “ikuspegia zabaltzeko” baliagarria izan da. Prestakuntza eman duten pertsonek nabaritu dute jendeak beldurra galdu diola adimen desgaitasuna duen pertsona batekin aritzeari. Haientzat erronka bat izan da, esperientzia berezia, eta asko ikasi dutela adierazi dute.

Egungo albiste gehiago
BBK-k eta Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaia BBK beken hirugarren edizioa atera dute, bertoko talentuari beste bultzada bat emateko helburuarekin, eta honela, sektore estrategikoetan
BBK Open Science 2020k zientzia ireki eta parte-hartzailerako bere programazioa zabaldu eta indartu du, urte osoan egingo diren eta asteburu honetan bertan hasiko diren dozenaka ekitaldi eta jarduerarekin
BBK Salak Emakumeok!-en bigarren edizioarekin irekiko du musika-urtea
Euskadin 65 urtez gorako 106.000 pertsona baino gehiago bizi dira bakardadean; 2 milioi baino gehiago Estatu osoan, INEren datuen arabera
Gure ekitaldi guztiak