Punto menú Created with Sketch.

BBK Family-ren DOMO Bilbora iritsiko da

BBK 14 azaroa, 2019

BBK FAMILY egitasmoaren alderdi nabarmenena, DOMO, Bilbora iritsiko da larunbat honetan. Barakaldo atzean utzi ondoren, iglu itxurako instalazioak Bizkaiko hiriburuan egingo du geldialdia, aparteko esperientzia interaktiboak martxan jartzeko. Ondoren, Bizkaiko hainbat eremu publiko ibiliko ditu. Instalazioak 360º-ko pantaila batean irudiak proiektatzen dituen bideo bat dauka, eta haren bidez jolasean elkarreragin dezakete familiek. Hain zuzen, hezkuntzako gaitasunak garatzearekin zerikusia duten gaiak daude jolas horien oinarrian.

Familiarentzako emanaldiak asteburuetan egingo dira, arratsaldeko ordutegian (familia guztientzat dago zabalik), eta ikastetxeentzako ordutegi berezia egongo da astelehenetik ostiralera. Ikastetxeek hitzordua eskatu beharko dute aurrez. Sarrerak doakoak izango dira eta webgunearen bitartez kudeatuko dira (www.bbkfamily.eus), baita DOMOren beraren bitartez ere.

DOMO-KO EKITALDIAK

Gainera, BBK FAMILYk urte osoan egingo ditu ekitaldiak (jardunaldiak, topaketak…). Bilbon jadanik hiru ekitaldi daude programatuta. Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna dela bide, abenduaren 21eko goizean “Haurrentzako ingurune seguruak eta babesgarriak” jardunaldia antolatuko da profesionalentzat. Bertan, Javier Romeok, haurtzaroaren, afektibitatearen, babesaren eta komunikazioaren arloko aholkulariak, azalduko du nola eskain daitezkeen haurrentzako ingurune seguruagoak gizarte heziketaren esparruan, eta ingurune horiek bai nerabezaroan bai haurtzaroan sortzeak zer-nolako garrantzia duen aztertuko du.

Arratsaldean, ildo beretik, gurasoentzako lantegia irakatsiko du Javier Romeok. Bi jardunaldietara joateko, aurrez doako sarrera erreserbatu beharko da www.bbkfamily.eus webgunearen bitartez.

Eta, azaroaren 22rako, 15 eta 18 urte arteko gazteentzako ekitaldi bat programatu du BBK Family-k, UNICEFekin eta Lagunarte gazte elkartearekin batera. “Gazte change” da ekitaldiaren izenburua, eta bertan kirola, generoa, klima aldaketa… izango dituzte hizpide.

Informazio gehiago: https://bbkfamily.bbk.eus/es/

 

Egungo albiste gehiago
BBK-k 16.000 deskontu-bonu aktibatuko ditu "Kreoenti Kultura" plataforman sartzen diren aretoetan
Jaialdiak online edizio berezia eskainiko du aurten, Kobetamenditik emango diren kontzertuekin: El Columpio Asesino, Dora, Amorante, Yawners, Elle Belga eta John Talabot eta Katza-ren DJ setak  
Hondartza denontzat ekimenak La Arena, Ereaga, Plentzia, Laidatxu, Isuntza eta Arrigorrin emango die laguntza mendekotasuna duten pertsonei abuztuaren 31ra arte
Gure ekitaldi guztiak