Punto menú Created with Sketch.
Kultura

BBK Getxoarte-rekin eta arte eszenikoekin

BBK 4 urria, 2018

Programazioan aldaketekin hasten da Getxoarte 2018. Edizio honetan “El Respiradero” arte eszenikoetako ekimena jarriko da martxan, programa etengabea urtean zehar hainbat lekutan gauzatuko dena, eta gaur egungo arte-praktiketan ikasteko helburuarekin.

Urriaren 6an eta 7an abiatuko da “El Respiradero” Getxoko Areetako Geltokia plazan, eta bertan 20 artistak dantza, performancea, gorputz-hizkuntza eta ahotsa erabiliko dituzte lantegi eta saio parte-hartzaileetan.

Baita ere urrian Programa Kuratoriala iritsiko da, komisariotza-egitekoaren ingurukoa gaur egungo artearen eremuan, Galeriak proiektuarekin eta Lazada eztabaida-gunearekin. Aldi berean, Bitartekotza Programak bere protagonismoa du, publikoak sortu gura dituelarik arte-mundura erakartzeko.

Nobedade gisa, Arte Egonaldien Programa aurkeztuko da Proszenia bekarekin, Andrés Isasi musika-eskolarekin lankidetzan proiektu eszeniko bat bultzatzeko.

Eta Getxoarte biribiltzeko, Torrene aretoan aurtengo protagonistaren ─ Paco Chanivet, Getxoarte 2017 Bilduma sariaren irabazlearen ─ erakusketa izango da bere “Postcapitalism Relic”s proiektua ekarriko duelarik

Getxoarte webgunea

Egungo albiste gehiago
Euskadin 65 urtez gorako 106.000 pertsona baino gehiago bizi dira bakardadean; 2 milioi baino gehiago Estatu osoan, INEren datuen arabera
Pagasarrira Igoeraren XXIX. ediziorako izen-ematea ingurumenaren aldeko keinu xume bat bihurtuko da
19/10/28 Gaur BBK EKIN aurkeztu dugu, ekintzailetza bultzatzeko programa berria Bizkaian startupak sortzeko helburuarekin. Gizarte-konpromisoarekin garapena eta enplegua sortuko dituzten enpresak eraikitzen laguntzea da BBK EKINen helburua.
Gure ekitaldi guztiak