Punto menú Created with Sketch.

BBK Jazz Sariak

BBK 20 ekaina, 2019

BBK Jazz Sarien edizio berria, BBK Jazz 2019ko Erakustaldia dela eta. Garaikur hauen bitartez, euskal jazzaren figurak sarituak izango dira: urteko tresna-jotzaile eta diskorik onenak.

Jazz arloko artista edo talde bakoitzaren ibilbidea izango da epaimahaikideek kontuan hartuko duten jarraibidea kategoria bietan irabazlea hautatzerakoan. Sariok euskal musikariei eta lau urtetan baino gehiagotan Euskal Herrian bizi izan direnei zuzenduta daude.

Bultzada Sarian, gorantz datorren jazz-proiektu jakin baten aitortza egingo da, baldin eta talde horrek oraindik ez badu inolako diskorik argitaratu eta, gainera, disko hori argitara ematen lagunduko diote. Eta Deia Sari Berezian, epaimahaikideek kategoria finkoetatik kanpo egoki deritzoten artista sarituko dute.

2019ko urriaren 15era arte sarietan izena emateko aukera egongo da.

Dokumentu honetan, Jazz BBK Sarietan parte hartzeko baldintza guztiak zehatz-mehatz agertzen dira:

BBK JAZZ SARIAK

Egungo albiste gehiago
Bizkaiko dozena-erdi bat hareatzatan aurten ere zerbitzu bereziak izango dira aisialdi-gune hauetara joan eta bertan gozatzeko aukera izan dezaten mugitzeko arazoak dituztenek
BBKren laguntza-programa honek gutxienez 200.000 eurorekin finantzatuko ditu negozio-proiektu sozialki arduratsuak, berrikuntza-karga edo oinarri teknologiko garrantzitsua dutenak
Banku-fundazioek beren erronkei buruz hausnarketa eta eztabaida egin dute BBK Fundazioak bultzaturiko ekitaldian
Gure ekitaldi guztiak