Punto menú Created with Sketch.

BBK-k 660.000 euro baino gehiago banatu ditu Bizkaiko saltokien artean

BBK 13 maiatza, 2020

Bizkaiko merkataritzari laguntzeko “Kreo en ti” kanpaina arrakastatsua izan da. Sektorearen biziraupena bultzatzeko BBK-k asmaturiko ekimen horri esker, lurraldeko 1.550 saltokitan 660.000 euro sartzea lortu da, salgai jarritako zuzeneko bonu guztiak, produktu edo zerbitzuengatik trukagarriak, saldu baitira: 20.000 bonu.

BBK-k, besteak beste Merkataritza Ganbera, Cecobi, Bizkaidendak, BilbaoDendak eta BilbaoCentrorekin lankidetzan, 30 eta 15 euroko bonu-sorta jarri zuen zirkulazioan, horiei BBK-k 10 eta 5 euro gehitu zizkielarik, hurrenez hurren.

Osasun-egoeraren ondorioz negozioak aldi baterako itxi behar izatea kolpe gogorra izan da Bizkaiko xehekako merkataritzarentzat; izan ere, 45.000 behargin baino gehiago enplegatzen ditu Bizkaian, 13.000 establezimendu baino gehiagotan. Eta behargin, alokairu eta abarri buruzko hileroko ordainketei aurre egiteko likideziarik eza da oztopo nagusia orain.

Egoera ikusita, BBK-k “Kreo en ti” ekimena aurkeztu zuen apirilaren erdialdean; herritarrak kontzientziatu gura ziren, gu guztion eta bakoitzaren laguntzarekin bakarrik suspertu edo berreskuratuko dela auzoei, herriei eta hiriei bizia ematen dieten establezimenduen jarduera ekonomikoa.

Bonuak gaurtik aurrera eta 2020ko abenduaren 31ra arte trukatu ahal izango dira hautatutako merkataritza-establezimenduetan; hauek dagoeneko jaso dute erosketa aurreratuen dirua, 430 euro batez beste saltoki bakoitzeko.

Diru-sarrerak modu homogeneoan banatu dira sektoreen artean:

Saltoki tipologia (Top 10) Salmenten % Salmentak guztira (€)
Estetika eta osasuna/Ileapaindegia eta Estetika % 14 92.721
Moda eta Osagarriak/Ehun Moda % 11 71.512
Ostalaritza/Jatetxeak % 10 68.729
Moda eta Osagarriak/Larrua % 7 48.912
Ostalaritza/Tabernak % 6 42.417
Moda eta Osagarriak/Haur Moda % 5 35.988
Liburu-dendak eta paper-dendak/Liburu-dendak % 4 29.493
Moda eta Osagarriak/Poltsak eta Osagarriak % 4 27.240
Ostalaritza/Kafetegiak % 3 22.600
Moda eta Osagarriak/Lentzeria/Mertzeria % 3 18.889
Beste sektore batzuk/Kirola % 3 18.889

 

Kanpainari atxikitako saltokiak Bizkaiko txoko guztietakoak dira: Bilbokoak 672, Barakaldokoak 203 edo Getxokoak 109, baina baita ere Gernikakoak 86, Bermeokoak 58, Durangokoak 36 edo Balmasedakoak 19. 

Egungo albiste gehiago
BBK-k 'Kreo en ti' ekimena abiarazi du, Bizkaiko saltoki txikiei laguntzeko plataforma solidarioa
Gure ekitaldi guztiak