Punto menú Created with Sketch.

BBK-K beharrean jarraitzen du…

BBK 16 martxoa, 2020

Guztion lana da COVID19 birusaren zabalkundea saihestea. BBK banku-fundaziotik horren jakitun gara, eta arduratsuak izango gara. Eskura ditugun erreminta guztiak jarri ditugu kutsatzeak saihesteko, behin-behinean itxi egin ditugu eguneko zentroak eta haur-eskolak, eta urrutitik lan egin ahal izateko ditugun aukera edo baliabide tekniko guztiak aktibatu ditugu.

Baina horrek ez du esan gura gelditu egin garenik. BBK-ko kide garen guztiok aurrera jarraitzen dugu, urrunetik behar egiten beste pertsona batzuekiko kontaktua saihesteko, baina Bizkaia hazarazten jarraituko dugu, geure burua prestatzen jarraituko dugu, aurrera jarraituko dugu familientzako, ekintzailetzarako, garapen iraunkorra sustatzeko eta kultura bultzatzeko proiektuekin.

BBK ez dago geldi. Modu arduratsuan lan egiten, beharrean jarraituko dugu Bizkaiaren alde eta Bizkairako.

Egungo albiste gehiago
BBK-k ireki du izena emateko epea Urdaibain duen Zentroko udalekuetarako
Haur-eskoletan 2020/2021 ikasturterako izena emateko epea zabaldu da
BBK-k musikaren munduan lehen urratsak egiten ari diren gazteei aukera ematen jarraitu gura du
“Enkarguz" proiektuen helburu Nagusia kanta baten sorkuntza modu didaktiko batean azaltzea da
Gure ekitaldi guztiak