Punto menú Created with Sketch.

BBK-k bihar irekiko du Urdaibaiko Zentroan udalekuetarako izen-ematea

BBK 28 otsaila, 2019

2019/02/28

BBK-k bihar, ostirala, irekiko du izena emateko epea udalekuetarako; BBK Urdaibai Zentro eraberrituan (Sukarrieta) izango dira ekainaren 24 eta abuztuaren 10 artean. Izen-emateak apirilaren 1era arte egin ahal izango dira webgunean (www.bbk.eus), “BBK ETA ZU” ataletik, eta deialdia zabalik izango da 2006 eta 2012 artean jaiotako neska-mutikoentzat (7 eta 13 urte artekoentzat).

Maiatzeko lehen hamabostaldian BBK-k posta elektronikoz jakinaraziko die familiei lekurik baduten edo ez aurten eskainiko diren 1.300 postu baino gehiagoren artean. Udalekuek 186 euroko kostua izango dute, eta zazpi txandatan banatuko dira, astelehenetik larunbatera. Talde guztiak euskaraz izango dira, uztailaren 29 eta abuztuaren 3 artekoa izan ezik, hau elebiduna izango baita.

Onarturiko familiek maiatzaren 31ra arte izango dute baja emateko aukera mezu elektroniko bat bidaliz hona: udalekuak@bbk.eus. Ekainaren 1etik aurrera, ordaindutako zenbatekoaren %80 itzuliko da kasu gehienetan, eta %100 behar bezala justifikaturiko kasuetan.

Naturarekin bizitzen ikasteko eta gizartekotzeko diseinaturiko jarduera-egitarau zabalaz gozatzeko aukera izango dute txikerrenek. Programan bela, piragua, itsasontzian paseoak, kirol-instalazioen erabilera, tailerrak eta txangoak sartzen dira.

BBK-k familientzat antolatzen dituen ekimen eta proiektuen artean, udalekuak dira jarduera sustraituen eta estimatuenetariko bat. Proiektua 80ko hamarkadan sortu zen lana eta familia bateragarri egiteko aukera bat izateko helburu nagusiarekin. Gaur egun, udaleku hauek aisialdiaren erreferente bat dira, eta gizarte- eta hezkuntza-arloan esku hartzeko zerbitzu bat, pixkanaka gizarte-premia berrietara egokituz joan dena.

 

INSCRIPZIOAK

MULTIMEDIA

MULTIMEDIA

PROIEKTUA IRUDITAN
Egungo albiste gehiago
Euskadin 65 urtez gorako 106.000 pertsona baino gehiago bizi dira bakardadean; 2 milioi baino gehiago Estatu osoan, INEren datuen arabera
Pagasarrira Igoeraren XXIX. ediziorako izen-ematea ingurumenaren aldeko keinu xume bat bihurtuko da
19/10/28 Gaur BBK EKIN aurkeztu dugu, ekintzailetza bultzatzeko programa berria Bizkaian startupak sortzeko helburuarekin. Gizarte-konpromisoarekin garapena eta enplegua sortuko dituzten enpresak eraikitzen laguntzea da BBK EKINen helburua.
Gure ekitaldi guztiak