Punto menú Created with Sketch.

BBK-k Bootcamp Nerabeak sortu du

BBK 31 martxoa, 2020

BBK Bootcamp Nerabeak, 13 eta 18 urte bitarteko nerabeentzako “online” programazio-ikastaroa, sortu du BBK-k. Gaur egungo gazteek etorkizuneko oinarrizko programazio-trebetasunak (programazio-lengoaiak, errealitate birtuala, jokoen garapena, aplikazioak, webguneak …), XXI. mendeko enpleguetarako oso beharrezkoak direnak, garatzeko behar duten guztia biltzen du programak.

BBK-k azken egunotan abian jarri duen neurri-sortaren parte da ikastaroa, eta gure gazteek, koronabirusa kutsatzearen aurka borrokatzeko deklaratutako konfinamenduaren ondorioz, etxean igaro behar duten denbora ahalik eta gehien aprobetxatzea lortu gura du.

Nerabeak ikastaroa programazio sortzailean oinarritzen da: Design Thinking eta diziplina arteko aplikazioak. Ikastaroan zehar, 4 modulu egingo dira banakako proiektuekin, eta, amaitzeko, web-orri propioa garatuko da.  Atal horiek Estreinaldia, Diseinua, Animazioa eta Interakzioa deitu dira. Laburbilduz, ikastaroa programazio-lengoaia nagusietan (CSS3, HTML5 eta JAVASCRIPT) murgilduko da, baita horien erabileran ere aplikazio informatikoen sorkuntzan. Programazioaren logika ikasteak pentsamendu konputazionala garatzen, arazoak konpontzen, sormena indartzen eta sozializatzeko gaitasuna hobetzen lagunduko die.

Formatuak erritmoa ikasleen beharrizanetara egokitzeko aukera emango du. Ikastaroak topaketa birtualak (astelehenetik ostiralera izango dira, arratsaldeko 5:00etatik 6:30era) eta online tutoretzak uztartuko ditu, modu autonomoan egindako ariketekin. Modulu bakoitza amaitzean, ikasleek beren proiektua garatuko dute, eta birtualki aurkeztuko dute landutako kontzeptuak eskuratu ote dituzten ikusteko.

Izena emateko, ikasleak (bere tutorearen baimenarekin) inprimaki bat bete behar du hemen: http://nerabeak.bbkbootcamp.com/

Gero, data bat zehaztuko da bideo-elkarrizketa egiteko, eta ikastaroaren edukiari buruzko informazioa eskainiko zaio. Izen-ematea martxoaren 30etik apirilaren 1era arte egin daiteke.  Ikastaroa apirilaren 1ean bertan hasiko da eta hil bereko 30ean amaituko da.

 

Egungo albiste gehiago
BBK-k 'Kreo en ti' ekimena abiarazi du, Bizkaiko saltoki txikiei laguntzeko plataforma solidarioa
Gure ekitaldi guztiak