Punto menú Created with Sketch.

BBK-k eta Aldundiak epea ireki dute Zirgari sarietarako hautagaitzak aurkezteko

BBK 17 urtarrila, 2020

BBK-k eta Bizkaiko Foru Aldundiak epea ireki dute emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko lana aitortzeko Zirgari sarien bosgarren ediziorako hautagaitzak aurkezteko.

Sari hauen bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak publikoki eskertu eta aintzatetsi nahi du pertsona fisiko edo juridiko batzuek eta kolektibo edo talde batzuek emakumeen eskubideen alde eta emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde egin duten ahalegin berezia.

Aurten, lehen aldiz, sari hauen bitartez, esker ona adieraziko zaio tokian-tokian emakumeen taldeen eta kolektiboen ahalduntzearen aldeko lanagatik nabarmendu den erakunde bati edo gehiagori.

Pertsonek edo entitateek sari hauen lau modalitateetarako batean aurkeztu behar dituzte hautagaitzak. Hona hemen kategoriak:

  • Ohorezko Zirgari Saria 2020. Pertsona fisiko batek edo gehiagok emakumeen eskubideen alde eta emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde eginiko ibilbidea saritzeko
  • Zirgari Saria 2020, emakumeenganako indarkeriaren kontrako borrokari. Emakumeenganako indarkeriaren kontra eginiko lanagatik nabarmendu den erakunde bat edo gehiago saritzeko.
  • Zirgari Saria 2020, ahalduntze eta balio-aldaketari. Balioen aldaketan eta emakumeen ahalduntze kolektibo eta sozialaren aldeko lanean nabarmendu den erakunde bat edo gehiago saritzeko.
  • Zirgari Saria 2020, herritar aktiboei. Tokian-tokian emakumeen taldeen eta kolektiboen ahalduntzearen aldeko lanean nabarmendu den erakunde bat edo gehiago saritzeko, baldin eta aurreko kategorietara aurkeztu ez badira.

Hautagaitzak posta elektronikoz aurkez daitezke (berdintasuna@bizkaia.eus), edo, bestela, Berdintasunerako, Lankidetzarako eta Dibertsitaterako Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (Mazarredo zumarkalea 63-3 48009 Bilbao) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako bideak erabiliz.

Zehazki, hautagaitzak inprimaki baten bidez aurkeztu behar dira, zeina web-helbide honetan deskargatu daitekeen:  http://bit.ly/2uJYrPU. Oinarriak lotura honetan kontsulta daitezke:  http://bit.ly/2R8s9pc

AURREKO URTEETAKO SARIAK

Iaz, hauei eman zitzaizkien sariak: historiadora Pilar Pérez Fuentes historialariari (Ohorezkoa), IZAR Cutting Tools erakundeari (Erantzunkidetasuna eta kontziliazioa), Tartekari sareari (Emakumeenganako indarkeriaren kontrako borroka), eta Athletic Club-aren emakumeen taldeari eta Patricia Espinar pilotariari (Ahalduntzea eta balio-aldaketa).

2018 honako hauek jaso zuten saria: Adela Asúa legelariak (Ohorezkoa), Mutualiak (Erantzunkidetasuna eta kontziliazioa), Zinemakumak Gara! zine-jaialdia (Ahalduntzea eta balio-aldaketa) eta ahizpa oblatuen Leiho Zabalik programak (Emakumeenganako indarkeriaren kontrako borroka).

Aurreko edizioan, 2017an, saria jaso zuten Carmen Bernabé teologoak (Ohorezkoa), Clara Campoamor elkarteak (Emakumeenganako indarkeriaren kontrako borroka), Pikara Magazine aldizkariak (Ahalduntzea eta balio-aldaketa) eta Grupo Servicios Sociales Integrados e Ingeteam enpresek (Erantzunkidetasun eta kontziliazioa, ex aequo).

2016ko edizioan, berriz, sarituak hauek izan ziren: Askabide (Ohorezkoa), Haize Berria (Emakumeenganako indarkeriaren kontrako borroka), ‘Maite Albiz’ Emakumeen Dokumentazio Zentroa (Ahalduntzea eta balio-aldaketa) eta ‘Piper Txuriak’ Berdintasunaren aldeko Gizonen Taldea (Erantzunkidetasun eta kontziliazioa).

Zirgari Sarien filosofiaren barruan printzipio hauek daude jasota: emakumeen aurkako indarkeria errotik desagerraraztea, matxismoa salatzea eta gainditzea, gizonak berdintasunaren alde inplikatzeko apustua egitea, baterako hezkuntzan aurrera egitea, balioak aldatzeko eta emakumeak ahalduntzeko edo denboraren erabilera berriak lortzeko lan egitea eta kontziliazio arduratsua sustatzea.

Egungo albiste gehiago
BBK-k 16.000 deskontu-bonu aktibatuko ditu "Kreoenti Kultura" plataforman sartzen diren aretoetan
Jaialdiak online edizio berezia eskainiko du aurten, Kobetamenditik emango diren kontzertuekin: El Columpio Asesino, Dora, Amorante, Yawners, Elle Belga eta John Talabot eta Katza-ren DJ setak  
Hondartza denontzat ekimenak La Arena, Ereaga, Plentzia, Laidatxu, Isuntza eta Arrigorrin emango die laguntza mendekotasuna duten pertsonei abuztuaren 31ra arte
Gure ekitaldi guztiak