Punto menú Created with Sketch.

BBK-k eta BeGas-ek urrats bat egin dute aurrera Bizkaiko industralizazioarekiko konpromisoan

BBK 30 urria, 2020

BBK-ko presidentea, Xabier Sagredo, bisitan joan da Amorebietako (Bizkaia) instalazioetara, Boroako AIC-ra; bertan, BeGasek zelula baitu hiriko garraio astuneko ibilgailuetan erabiltzeko AutoGasez propultsatutako motorrak ekoizteko.

Ekitaldian lehen motorrak aurkeztu dira, autobusak eta kamioiak mugitzeko % 100 AutoGasez dabiltzan injekzio likidoko motor bakarrak, diesel motor modernoenek baino CO2 isurpen txikiagoak dituztenak.

Motor horiek masiboki ekoiztean, BeGasek urrats bat egin du aurrera Bizkaiko industrializazioarekin duen konpromisoan, irailean BBK sozietateko bazkide berri gisa sartu eta kapitala handitu ondoren. Kutxabanken % 57ren jabe den banku fundazioak estrategia bat du enpresa berritzaileetan inbertituz lurraldearen ekonomia sustatzeko, eta estrategia horren barruan dago BeGasekiko sinergia.

BBKn konpromisoa dugu garapen jasangarri integrala errazten duten ekimenekin, eta lan egiten dugu gure industria eta enpresa sareari laguntzeko. Horregatik, sinetsita gaude BeGasekin dugun proiektuak bultzada bat ekarriko diola automobilgintzaren sektoreari, baita Bizkaiari ere, eskualdean enplegua sustatuko duen berrikuntza jasangarri eta oparoaren bitartez”, adierazi du BBK-ko presidente Xabier Sagredok.

BeGaseko zuzendari nagusiak, Pedro Silvak, nabarmendu du “asmoa dutela Bizkaian langile kopurua bikoizteko, 2021ean erregai ekologikoz propultsatutako 125 motor ekoizteko, eta 2022an, bostehun; ingurumenari, ekonomia zirkularrari eta trantsizio ekologikoari ekarpena egiteko, modu justu, inklusibo eta eraginkorrean.”

Abantaila ekonomikoak eta ingurumenekoak dituzten motorrak

BeGas AVG gas motorrak Euro VI Step D homologazioa du, Europar Batasunak konbustio ekipamenduentzat duen aurreratuena, eta, ekitaldian, enpresako arduradunek azpimarratu dute ingurumenaren alorrean abantaila handiak dakartzala, baita ekonomia alorrean ere. PGLaren kostua txikiagoa da, gasolindegietan hartzen da eta aukera ematen du, esaterako, hiri hondakinak biltzeko ibilgailuek % 36raino aurreztea erregai gastuetan.

Motor mota honek, gainera, aukera ematen du Euro VI araudiko isurpenak izugarri murrizteko: % 51 CO mailatan; % 22 PN mailatan; % 29 NOx mailatan; % 29 PM10 mailatan; eta % 87 HC mailatan”, esan du BeGaseko zuzendari nagusi Pedro Silvak. Halaber, “CO2 isurpenak diesel motor baliokide aurreratuenek baino % 15 txikiagoak dituzte”, haren hitzetan.

Unitateak ohiko motorrak baino txikiagoak dira, eta pistoien errodamenduen eta uztaien bizitza erabilgarria luzatzen dute, hozgarria hobeto jariatzeari eta pistoietara bideratutako hozkuntzari esker. Horregatik, fidagarriagoak eta iraunkorragoak dira.

AVG arkitektura, bere ezaugarriak eta prestazioak tarteko, bateragarria da merkatuko transmisio ohikoenekin, eta horrek aukera ematen du motor horiek hiriko kamioi eta autobusetan jartzeko, eta, hortaz, DGTren Eco ingurumen bereizgarria lortzeko.

Hemendik aurrera, enpresak ordezko erregaiez propultsatutako motor berriak garatzen jarraituko du, ezagutza teknologikoari esker, hiriko garraioaren sektorearen beharren arabera.

Egungo albiste gehiago
Ikasleen elkartasuna eta parte-hartze soziala sustatzen jarraitzeko helburuarekin #boluntariotzaAstea heldu da
Gure ekitaldi guztiak