Punto menú Created with Sketch.

BBK-k eta Bizkaiko Gurutze Gorriak Komunikazio eta Operazioetako Zentro Mugikorra aurkeztu dute

BBK 16 abendua, 2019

BBK-k eta Bizkaiko Gurutze Gorriak gaur aurkeztu dute Bilbon larrialdietako ibilgailu berri bat, Komunikazio eta Operazioetako Zentro Mugikorraren eginkizunak beteko dituena. Ibilgailu honek beharrezko material guztia izango du larrialdien koordinazioa egiteko jende-metaketa handiak dauden lekuetan. Bere ‘bataioa’ datorren larunbatean izango da San Tomas Azokan, bertan 100.000 lagun baino gehiago izatea espero baita.

Erosketa honen helburua koordinazio-sistema eraginkor eta efizientea bermatzea da larrialdietan edo aurrez ikusteko moduko arrisku-egoeretan, ibilgailu balioaniztun, ekologiko eta teknologikoki aurreratuaren bidez. Ibilgailuak beharrezko ekipamendua du Bizkaiko Gurutze Gorritik emango den osasun-arreta indartzeko, estalpeko jarduna ahalbidetuz eta azkar jarduteko baliabideak eta materialak erabiltzeko moduan.

Komunikazio eta Operazioetako Zentro Mugikorra beharrizan batzuetatik sortzen da: informazioaren igarotze-puntuak ezarri eta koordinatzea, baita larrialdietan (uholde, sute, bilaketa eta abarretan) edo aurrez ikus daitezkeen arrisku-ekitaldietan (kultura, kirol… ekitaldietan) beharrezkoak diren baliabideen kudeaketa optimoa egitea. Gertaleku hauetan, non baliabide eta pertsonen metaketa garrantzitsuak izaten diren, beharrezkoa da elementu hauen koordinazioa, betiere egoera hauetarako diseinaturiko operatiboen kudeaketa eraginkorra egiteko asmoz.

Ibilgailua zirkunstantzia bakoitzera egokitzen da, bere moldakortasun handia baitu ezaugarri nagusi. Biltegia du, aulki eta mahaientzako lekua, energia-ekipamendu independentea (diesel eta gasa), ekipamendu teknologikoa (rack batean irratiak, internet eta IP telefonia, talkie-ak, igorgailuak, antena eta satelite-hargailua, TB, ordenagailua, …) eta material mediko aurreratua.

 

 

Egungo albiste gehiago
BBK-k eta Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaia BBK beken hirugarren edizioa atera dute, bertoko talentuari beste bultzada bat emateko helburuarekin, eta honela, sektore estrategikoetan
BBK Open Science 2020k zientzia ireki eta parte-hartzailerako bere programazioa zabaldu eta indartu du, urte osoan egingo diren eta asteburu honetan bertan hasiko diren dozenaka ekitaldi eta jarduerarekin
BBK Salak Emakumeok!-en bigarren edizioarekin irekiko du musika-urtea
Euskadin 65 urtez gorako 106.000 pertsona baino gehiago bizi dira bakardadean; 2 milioi baino gehiago Estatu osoan, INEren datuen arabera
Gure ekitaldi guztiak