Punto menú Created with Sketch.

BBK-k eta Fair Saturday-k nazioarteko dozenaka lider kultural eta sozial bilduko dituzte digitalki

BBK 30 apirila, 2020

2020/04/30

Datorren maiatzaren 3tik ekainaren 15era bitartean, Fair Saturday fundazioak eta BBK.k – BFArekin eta Bilboko udalekin lankidetzan – Egunero hitzaldi bat eskainiko dute kulturaren eta gizarte-berrikuntzaren inguruan, Covid19-en garaian.
Covid19-en pandemiak azeleratutako ziurgabetasun-garaiak bizitzen ari gara. Badirudi gizateriaren etorkizunerako garrantzi handiko etapa bat hasten dela, non normaltasuna berrikusiko dugun – Bat-batean – Eta “berria denaren” sorrera azkartuko dugun. Eta horretan guztian… zer paper izan behar du kulturak eta berrikuntza sozialak?
Edizio digitalean lehen aldiz, hainbat herrialdetako 50 lider kultural eta sozialek euren gogoetak partekatuko dituzte Fair Saturday Forumaren laugarren edizioan (Bilbotik garatutako nazioarteko topagune berrietako bat). Fororako sarrera librea izango da www.fsforum.online erregistroaren bidez, eta egunero ponentzia bat ikuzteko aukera eskainiko da. Hitzaldi batzuk 360 gradutan emango dira. Aurtengo edizioan, FSforuma oso-osorik online sortu da, bertaratutakoen artean esperientzia desberdina sustatuz.
Gorka Martinez BBK-ko zuzendari nagusiaren arabera, “Gure betebeharra kultura bultzatzea da, orain inoiz baino gehiago. Beste urrats bat ematea lortu behar dugu, gizartearen beharrei aurrea hartuz, kultura eta berrikuntza askatasuna, gizarte-kohesioa eta berdintasuna  bermatzeko bide gisa hartuta “.
Foroari amaiera emateko, Bilboko Koral Elkarteak 360 gradutan parte hartuko du lehen aldiz, Faureren “Requiem” a interpretatuz Bilboko leku ikoniko batetik.

Egungo albiste gehiago
BBK-k 'Kreo en ti' ekimena abiarazi du, Bizkaiko saltoki txikiei laguntzeko plataforma solidarioa
Gure ekitaldi guztiak