Punto menú Created with Sketch.

BBK-k eta Ship2B-k programa bat abiarazi dute gizarte-inpaktuko proiektuak bultzatzeko Bizkaian

BBK 11 urtarrila, 2019

2019ko urtarrilaren 9a

BBK eta Ship2B ─irabazi asmo bako erakundea, gizarte-inpaktuko start-up-etan inbertitu eta hauek azeleratzen dituena, egoitza Bartzelonan duena─ BBK Venture Philanthropy Programa abiarazteko batu dira, Bizkaian gizarte- eta ingurumen-inpaktuko ekintzailetza eta inbertsioa bultzatzeko helburuarekin.

BBK Venture Philanthropy laguntasun- eta finantzaketa-programa da: 10 start-up eta intraekintzaile hautatuko ditu gizarte-erakundeetan, gizarte- eta ingurumen-inpaktuko proiektuekin Bizkaian, errentagarri edo autoiraunkorra izango den negozio-eredua dutenak, ideia berritzaile batean oinarritu eta eskalabilitatearen bidez inpaktu handia lortuko dutenak.

BBK-ko gizarte-inpaktuaren arduraduna den Cristina San Salvador-en arabera, “akordio honekin Bizkaian ahal den gizarte-inpaktu handiena sortzen jarraitu gura dugu, oraingoan gizarte-ekintzailetzako egitasmoak sortzen lagunduz; egitasmo horiek gizarte-inpaktu espezifikoa eta neurgarria bilatu beharko dute, eta aldi berean iraunkorrak izan ekonomia eta finantza aldetik”.

Programaren lehen fasean, lehen hautaketako 10 egitasmoek beren proiektuen inpaktua eta negozio-eredua landuko dute Ship2B-k emandako tresnen bidez. Gainera, Berrikuntzako Bootcamp bat egingo da Bilbon, non, mentore eta adituen laguntzaz, beren balio-proposamenak zehaztu eta hobetuko dituzten.

Gero, programaren hautatze-batzordeak, Ship2B eta BBKren ordezkariek osatuak, gehienez lau proiektu finalista hautatuko ditu, eta hauek Ship2Bren lau hilabeteko laguntasuna jasoko dute beren hazkundea azeleratzeko helburuarekin itunak eginez enpresa handiekin; BBK-k bultzaturiko Venture Philanthropy-ren 100.000 euroko funtsera jotzeko aukera izango dute, baita 400.000 eurorainoko inbertsiora ere, Ship2B-k kudeaturiko bidetik, start-up izateagatik, edo BBKren Mundualdatu Programaren bidez.

Programan interesa duten proiektu guztiek datorren otsailaren 10era arte izango dute beren hautagaitza aurkezteko aukera hemen: https://www.ship2b.org/bbkventurephilanthropy

Egungo albiste gehiago
Haur-eskoletan 2020/2021 ikasturterako izena emateko epea zabaldu da
BBK-k musikaren munduan lehen urratsak egiten ari diren gazteei aukera ematen jarraitu gura du
“Enkarguz" proiektuen helburu Nagusia kanta baten sorkuntza modu didaktiko batean azaltzea da
BBK-k eta Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaia BBK beken hirugarren edizioa atera dute, bertoko talentuari beste bultzada bat emateko helburuarekin, eta honela, sektore estrategikoetan
BBK Open Science 2020k zientzia ireki eta parte-hartzailerako bere programazioa zabaldu eta indartu du, urte osoan egingo diren eta asteburu honetan bertan hasiko diren dozenaka ekitaldi eta jarduerarekin
BBK Salak Emakumeok!-en bigarren edizioarekin irekiko du musika-urtea
Gure ekitaldi guztiak