Punto menú Created with Sketch.
BBKEnpresa

BBK-k Foro Impacto aurkeztuko du Euskadin

BBK 4 urria, 2018

Gizarte-inpaktuko inbertsioak bere lekua izan du BBK Salan 2018ko urriaren 2an. Topaketa honek gizarte- eta ingurumen-inpaktu neurgarria sortzen duten eta aldi berean iraunkorrak izatea lortzen duten ekimenak bultzatu gura ditu, azken urtean bikoiztu egin direlarik munduan.

BBKren babesaz, “GSGranzko bidea eta gure Herrian gero eta handiagoa den Inpaktuko Kapitalaren Eskaria” jardunaldian, gizarte- eta enpresa-eredu berrien bilaketan aurrera egiteko premia edo beharrizanaz eztabaidatu da, Bizkaia lurralde lider eta erreferentea izan dadin bere berrikuntza eta gizarte-kohesioagatik, bai Hirugarren Sektoreko erakunde berritzaileen bidez eta bai inpaktuko enpresekin.

Ikusirik gizarte-inpaktuko inbertsio-datuen garrantzia, Foro Impactoren bazkide estrategiko bihurtu da BBK, Espainiako estatua 2019an Global Steering Group-en sartzea bultzatzeko, eta honela Bizkaia eta BBK bera inbertsio-mota honen erreferente bihurtzeko.

Foro Impacto webgunea

Honela, BBK-k ikuspegi berriak bultzatzen ditu bere gizarte-ekintzaren ekimenetarako Bizkaiko lurraldearen barruan.

Egungo albiste gehiago
Haur-eskoletan 2020/2021 ikasturterako izena emateko epea zabaldu da
BBK-k musikaren munduan lehen urratsak egiten ari diren gazteei aukera ematen jarraitu gura du
“Enkarguz" proiektuen helburu Nagusia kanta baten sorkuntza modu didaktiko batean azaltzea da
BBK-k eta Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaia BBK beken hirugarren edizioa atera dute, bertoko talentuari beste bultzada bat emateko helburuarekin, eta honela, sektore estrategikoetan
BBK Open Science 2020k zientzia ireki eta parte-hartzailerako bere programazioa zabaldu eta indartu du, urte osoan egingo diren eta asteburu honetan bertan hasiko diren dozenaka ekitaldi eta jarduerarekin
BBK Salak Emakumeok!-en bigarren edizioarekin irekiko du musika-urtea
Gure ekitaldi guztiak