Punto menú Created with Sketch.
Enpresa

BBK-k FractalMed-i laguntzen dio esklerosi anizkunaren detektatze goiztiarrerako

BBK 19 uztaila, 2018

BBKren Mundualdatu programak bat egin du FractalMed-ekin esklerosi anizkunaren eta neuroendekapenezko beste gaixotasun batzuen aurka borrokatzeko. Software mediko honek detektatze goiztiarra ahalbidetuko du erresonantzia magnetiko bidezko irudien analisiari esker.

Zehazki, BBK-k 350.000 euro bideratu ditu FractalMed enpresa-apustua finantzatzeko. Honela, sortu berria den enpresa honen bideragarritasun ekonomikoa, enplegua sortzea eta gizarte-ekarpena bermatuko dira. Helburua gaixotasun hauen sendabidea eta gaixoen bizi-kalitatea hobetzea da.

FractalMed webgunea

Enpresa-proiektu berritzaileak aurkezten dituztenentzat zabalik dagoen programa da BBKren Mundualdatu. Programa honek Bizkaian enplegua sustatzea eta negozio-ideia berriak gauzatzea bilatzen du.

Mundualdatu webgunea

Egungo albiste gehiago
COVID-19 birusaren konfinamenduagatik etxean egon beharreko denbora aprobetxatzeko pentsatutako programak oinarrizko ezagutza eta trebetasunak emango ditu etorkizuneko enpleguetarako
BBK-k ireki du izena emateko epea Urdaibain duen Zentroko udalekuetarako
Haur-eskoletan 2020/2021 ikasturterako izena emateko epea zabaldu da
BBK-k musikaren munduan lehen urratsak egiten ari diren gazteei aukera ematen jarraitu gura du
Gure ekitaldi guztiak