Punto menú Created with Sketch.

BBK-k izena emateko epea zabaldu du bere bekak eskatzeko

BBK 14 ekaina, 2019

BBK-k aste honetan bertan ireki du epea lau diru-laguntza garrantzitsu emateko, bere Gizarte Ekintzaren beka-sare zabalaren barruan sartzen direnak. BBK-Biocruces Bizkaia bekak dira, eta honako hauetarako laguntzak: masterrak edo graduondoko ikastaroak egiteko, Bootcamp bosgarren campus teknologikoaren gastuak ordaintzeko, edo gazte ekonomistek enpresetan praktikak egiteko.

 

BIOCRUCES

Gaixotasunen diagnosi, sendabide eta prebentzioan lagunduko duten jakintza edo ezaupideak sortzen laguntzeko xedeaz, BBK-k eta BIOCRUCES BIZKAIA OII-k (Biocruces Bizkaia Osasun Ikerketako Institutuak) lankidetza-hitzarmena izenpetu dute 2019-2020 ikasturtean seigarren beka-deialdia finantzatzeko. Ekimen honek talentua erakarri eta atxiki gura du osasun-sisteman, ikerketa eta berrikuntza bultzatuz osasun-espezialista berrien artean eta lankidetza sustatuz nazioartean ospea duten zentroekin.

Beka hauetaz goi-mailako tituludunak balia daitezke, espezialista-titulua Osasun Sistema Nazionalean (MIR, FIR, QIR, PIR, RIR, BIR) lortua izan eta beren prestakuntza-aldia 2017an edo 2018an amaituta edo 2019an amaitzekotan baldin badira.

Bekak 12 hilabeteko kontratua eskaintzen du BIOCRUCES BIZKAIA OII-n eta 2-4 hilabete arteko egonaldia atzerrian ospe egiaztaturiko zentro batean. Urteko soldata gordina 26.866 €koa izango da, % 80ko arduraldiarekin.

 

MASTERRA ETA GRADUONDOA

Halaber, BBK beken xede orokorra master eta graduondoetarako laguntza ematea da edozein unibertsitatetako ikasleei 30 Kreditu baino gehiago batzen badituzte 2019-2020 ikasturterako.

60 beka eskainiko dira eta bakoitzaren zenbatekoak master eta graduondoaren matrikularen % 50 ordainduko du, gehienez 1.000 €. BBKren laguntza beste erakunde batzuen laguntzaren osagarria izan daiteke, betiere ez bada gainditzen Masterraren matrikularen zenbatekoa.

 

BBK BOOTCAMP BEKAK

Deialdi hau BBK BOOTCAMPeko, Bizkaian gauzaturiko bosgarren coding BootCampeko, parte-hartzaileei zuzenduta dago; prestakuntza trinkoa da eta hiru hilabeteko epean bakarrik ikasleak beharrezko gaitasun profesional guztiak lortu ditzake programatzaile edo garatzaile informatikoaren lanbidean jarduteko.

Bekan bi modalitate aurreikusten dira: “ohiko” beka, 1.500 €ko diru-laguntza duena; eta beste beka bat, “berezia”, 2.500 €ko diru-laguntza duena, familia-unitatea egoera ekonomiko ahulean duten pertsonentzat.

 

GAZTE EKONOMISTENTZAKO BEKAK

BBK Fundazioak eta Ekonomisten Euskal Elkargoak ekonomista gazteentzako praktika-programaren beste deialdi bat egin dute berriro. Kasu honetan, helburua tituludun berriei laguntzea da enpresetan praktikak egin ditzaten, eta aldi berean lan-merkatuan eskaturiko gaitasun eta trebetasunetan berariazko prestakuntza jasotzea.

Nobedade gisa, deialdi honetan ekonomista gazte bakoitzak mentoretza-zerbitzua izango du, bere interes-arloan espezializatua, orientazioa errazteko lanbide-karreran.

Hitzarmenean lanez kanpoko 15 praktika egitea sartzen da, 6 hilabeteko iraunaldiarekin (2019ko azarotik 2020ko apirilera) eta hilean 500 € gordin kobratuta.

 

LAGUNTZAK BIDERATZEA ETA EPEAK

Master eta Graduondoko, eta Bootcamp, bekak bideratzea eskatzeko, BBK atarian, BBK eta ZU aplikazioan, erregistratu behar da aldez aurretik, eta gero, parte hartzeko inprimakia bete.

Master eta Graduondoko laguntzak eskatzeko epea irailaren 12an amaituko da, eta Bootcamp-aren kasuan beste egun bat gehiago izango da, irailaren 13ra arte.

Biocruces laguntzei dagokienez, epea hil honetan bertan, ekainaren 30ean, amaituko da. Kasu honetan, eskaerak Biocruces Bizkaia eraikinean aurkeztu behar dira. (Gurutzeta/Cruces – Barakaldo).

Eta, azkenik, gazte ekonomistentzako bekak eskatzeko izena emateko epea urriaren 11n amaituko da. Interesatuak Ekonomisten Elkargoko webgunean eman dezakete izena (www.ekonomistak.eus).

 

Egungo albiste gehiago
Bizkaiko dozena-erdi bat hareatzatan aurten ere zerbitzu bereziak izango dira aisialdi-gune hauetara joan eta bertan gozatzeko aukera izan dezaten mugitzeko arazoak dituztenek
BBK Jazz Sarien edizio berria, BBK Jazz 2019ko Erakustaldia dela eta
BBKren laguntza-programa honek gutxienez 200.000 eurorekin finantzatuko ditu negozio-proiektu sozialki arduratsuak, berrikuntza-karga edo oinarri teknologiko garrantzitsua dutenak
Banku-fundazioek beren erronkei buruz hausnarketa eta eztabaida egin dute BBK Fundazioak bultzaturiko ekitaldian
Gure ekitaldi guztiak