Punto menú Created with Sketch.

BBK-k kirol-jarduerak antolatu ditu Bizkaiko hondartzetan

BBK 12 uztaila, 2018

Uda honetarako, BBK-k jarduera-programa bat aurkeztu du aire zabaleko kirola eta aisialdia Bizkaiko hondartzetara eroateko. Herritarren artean bizimodu osasungarria sustatu gura da, batez ere pertsona nagusien artean.

2018ko uztailaren 2tik abuztuaren 31ra, jarduerak, bai hondarretan eta bai uretan, bi txandatan antolatuko dira. Goizetan, 11:00etatik 13:00etara, jarduerak 60 urtez gorakoentzat izango dira batez ere (mantentzeko gimnastika, pilates, sorbalda osasuntsurako ariketak, aquamix erlaxazioa, aquafitness, uretako jolasak, aerobic, yoguilates edo zirkuitu osasungarria). Arratsaldeetan, 15:30etik 17:30era, familia osoarentzat da programa (aquamix, ginkana, familia-zumba, “altxorraren bila”, multikirola, uretako jolasak, eskulanak edo Herri Kirolak).

Doako ekinbide hau adin eta egoera fisiko guztietarako zabalik izango da. Txandaka izango da Bizkaiko 7 hondartza jendetsuenetan:
• Astelehenetan, Ereagan
• Astearteetan, Gorlizen
• Asteazkenetan, Mundakan
• Ostegunetan, Muskizen
• Ostiraletan, Lekeition
• Larunbatetan, Sopela-Arrietaran
• Igandeetan, Lemoizen

Programa honek berriro azpimarratzen du BBKren konpromisoa Bizkaiko herritarren helduaro aktiboarekin eta kirol eta aisialdi osasungarriarekin.

Egungo albiste gehiago
Haur-eskoletan 2020/2021 ikasturterako izena emateko epea zabaldu da
BBK-k musikaren munduan lehen urratsak egiten ari diren gazteei aukera ematen jarraitu gura du
“Enkarguz" proiektuen helburu Nagusia kanta baten sorkuntza modu didaktiko batean azaltzea da
BBK-k eta Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaia BBK beken hirugarren edizioa atera dute, bertoko talentuari beste bultzada bat emateko helburuarekin, eta honela, sektore estrategikoetan
BBK Open Science 2020k zientzia ireki eta parte-hartzailerako bere programazioa zabaldu eta indartu du, urte osoan egingo diren eta asteburu honetan bertan hasiko diren dozenaka ekitaldi eta jarduerarekin
BBK Salak Emakumeok!-en bigarren edizioarekin irekiko du musika-urtea
Gure ekitaldi guztiak