Punto menú Created with Sketch.
EnpresaKultura

BBK-k luzatu du ekimen berritzaileentzako Laguntza Programa

BBK 12 uztaila, 2018

Programaren edizio berri honetan, BBK-k ekimen berritzaileentzako dirulaguntzen eremua zabalduko du. Orain arte gizarte edo kultur arloko gaiei lotutako proiektuak aurkeztu ahal ziren baina orain eta arlo guztietakoak aurkeztu ahal izango dira: familia, heldutasun aktiboa, lana, prestakuntza….

Irabazi asmorik gabeko erakundeek ez ezik, beste hainbat erakundek (laneratzeko enpresek, enplegu-zentro bereziek edo gizarte-ekimeneko kooperatibek) ere parte hartu ahal izango dute honako programa honetan.

Zehatz-mehatz, baztertuta dauden edo ahulezia berezia duten kolektiboei zuzendutako ekimenak modu berezian baloratuko dira. Edonola ere, proiektu guztiek gutxieneko baldintza batzuk bete behar izango dituzte, besteak beste, hurrengo hauek: BBKren ildo estrategikoen barruan egotea, berriztatzailea izatea eta gizartean ageriko eragina edukitzea.

Eskabideak apirilaren 26tik maiatzaren 27ra arte egin behar dira esteka honen bidez:

[button class=”” link=”https://bbkytu.bbk.eus/Empresas/login.asp?Idioma=EU&S” bgcolor=”” textcolor=”” bordercolor=”” target=”_blank”]Eskabideak[/button]

Zalantzak argitzeko edo baldintzei buruz gehiago jakiteko honako helbide elektroniko honetara idatz dezakezue: proyectos.sociales@bbk.es

2001etik, BBKren Programa honen xedea gizarte, kultura eta ekonomia alorretan Bizkaia garatzea izan da.

BBK Ayudas Innovadoras

Egungo albiste gehiago
Euskadin 65 urtez gorako 106.000 pertsona baino gehiago bizi dira bakardadean; 2 milioi baino gehiago Estatu osoan, INEren datuen arabera
Pagasarrira Igoeraren XXIX. ediziorako izen-ematea ingurumenaren aldeko keinu xume bat bihurtuko da
19/10/28 Gaur BBK EKIN aurkeztu dugu, ekintzailetza bultzatzeko programa berria Bizkaian startupak sortzeko helburuarekin. Gizarte-konpromisoarekin garapena eta enplegua sortuko dituzten enpresak eraikitzen laguntzea da BBK EKINen helburua.
Gure ekitaldi guztiak