Albisteak

BBK KUNAK “ETORKIZUNEKO BIZTANLEAK” AURKEZTU DU, ETORKIZUNARI BURUZKO EZTABAIDAN HERRITARREI AHOTSA EMATEKO GUNEA

BBK Kuna: GJHen Etxeak “Etorkizuneko Biztanleak” aurkeztu du gaur goizean, Eider Inunciaga BBK Kunako zuzendariaren eta Braulio Gómez Deustobarometro-aren zuzendariaren eskutik. Proposamen horren helburua da herritarrak jartzea gizarte osoari eragiten dioten eta gizarte osoa interpelatzen duten funtsezko gaien ?adibidez, lan, garraio, elikadura edo modaren? eztabaidaren erdigunean.

Proiektu honen esparruan, aukeratutako gai bati buruzko inkesta bat bultzatuko du BBK Kunak, urtean birritan. Emaitzekin eta ondorioekin, jardunaldi batzuk antolatuko dira BBK Kunan, eta inkestari erantzun dioten 20 pertsonak parte hartuko dute, erakundeetako ordezkariekin eta ahots adituekin batera. 

Aukeratutako gaiari eta azterlanean ateratako ondorioei buruzko gogoeta- eta eztabaida-mahaiak izango dira jardunaldietan.

Hautatutako lehen gaia LANAREN ETORKIZUNA izan da, eta gai horri lotutako elkarrizketak apirilaren 7an egingo dira.

Argibide gehiago: www.kuna.bbk.eus