Albisteak

BBK KUNAK HAURRENTZAKO JARDUERAK PROGRAMATU DITU JASANGARRITASUNARI ETA 2030 AGENDARI LOTUTA

BBK Kuna: GJHen (Garapen Jasangarrirako Helburuen) Etxeak haurrentzako jarduera-programa aurkeztu du. Jolasaren bidez 3-10 urte bitarteko haurrengan eragin positiboa sortzea da programaren helburua, eta zentroko HaurKuna/GazteKuna guneetan kokatzen da.

Horretarako, hainbat jarduera ludikoren bidez, garapen iraunkor edo jasangarriarekin eta 2030 Agendarekin lotutako balioak landuko dituzte: baliabideak begirunez erabiltzea, genero-berdintasuna, osasuna, elkartasuna, ingurumena, hiri jasangarriak, … Eta hori guztia jolasaren eta sormena eta talde-lankidetza bultzatuko dituzten dinamiken bidez, txikerrenek primeran pasa dezaten.

Jarduerak asteazken eta larunbatetan izango dira, 17:30etik 18:30era, BBK Kunan, GJHen Etxean (Urazurrutia, 3).

Saioak doakoak izango dira, euskaraz eta gaztelaniaz, eta 15-20 partaideko talde txikietan egingo dira, eta aniztasunari laguntza emango zaio beharrezkoa den kasuetan.

Plaza erreserbatzeko, esteka honetan eman beharko da izena.

Abendurako programaturiko jarduerak honako hauek dira:

LANDA-EKOSISTEMA – GABONETAKO ARTALDEA. Sorkuntza-tailerra eta jolas musikala. Ekoizpen txikien bidez landa-ingurunea eta bertako fauna modu jasangarrian sustatu eta kontserbatzeko premia edo beharrizanaz berba egingo dugu. Kartoi mehez eta kotoiz ardiak egingo ditugu.

Baserriko soinua jarriko dugu eta jolas musikalak egingo ditugu. Baserriko abere bihurtuko gara eta musikaren erritmoan dibertituko gara. Abenduaren 22a, asteazkena.

LANDA-EKOSISTEMA. GABONETAKO HARRIAK. Eko-tailerra. Ekoizpen txikien bidez landa-ingurunea eta bertako fauna modu jasangarrian sustatu eta kontserbatzeko premia edo beharrizanaz berba egingo dugu. Gabonetako harriak: gure lagun berrientzako baserri-giroko oroigarri polita egingo dugu. Gure landa-ekosistematik harri bat ekarri eta pinturaz apainduko dugu; egizu lehenengo arkatzez marrazki-eredu bat. Abenduaren 18a, larunbata.

BASA BIZITZA. Zientzia-tailerra. Gure planeta basamortu bihurtzearen aurka borrokatzeko beharraz eta lehorreko ekosistemak, horien artean eremu basatiak nahiz bolkanikoak, babesteko moduaz berba egingo dugu. Labazko lanpara bat sortzeko esperimentu zientifiko baten bidez egingo dugu. Abenduaren 29a, asteazkena.

ANIZTASUNERA EGOKITZEA:  GUZTIONTZAKO PROGRAMAZIOA.

Guztiontzat programatzeko helburuarekin, BBK KUNAren haurrentzako jarduera-programa “Irisgarritasun Unibertsala” eta “Guztiontzako Diseinua” kontzeptuen barruan kokatzen da, edozein jardueraz goza dezan edozein parte-hartzailek.