Punto menú Created with Sketch.

BBK Lagun Gunea

BBK 10 iraila, 2019

BBK-k, Bizkaiko Gurutze Gorriak eta Bizkaiko Elikagaien Bankuak elikagaiak emateko lehen banaketa-zentroa zabaldu dute gaur, eta gizartean bazterturik dauden edo geratzeko arriskuan daudenentzat da. BBK Lagun Gunea deituriko proiektuaren helburua da familientzako elikagai-banaketak duintzea, baita pertsona hauei arreta integraleko zerbitzua eskaintzea ere erantzun pertsonalizatuekin eta laguntza adituarekin. Lehenengo banaketa-zentroak autozerbitzu-formatua izango du, eta Bilboko Santutxu auzoan dago kokatua; dagoeneko 900 familia (1.900-2.200 pertsona) baino gehiagori zerbitzu ematen dien eredu pilotu gisa dago pentsatua.

Zentroa elikagai-banatzaile hutsa baino zerbait gehiago izango da, erabiltzaileen enplegagarritasuna hobetzeko gunea eskainiko baitu, etxeko ekonomiari buruzko tailerrak, gizarte-laguntasuna eta gizarteratzeko beste jarduera batzuk: hizkuntzak ikastea, kulturen arteko programak, edo haurrentzako eta farmazia-ordainketarako laguntzak.

Banaketa-zentroak puntu-sistemaren arabera funtzionatuko du, horrela erabiltzaileek beren erosketa-zerrenda egin ahal izango dute eta beren elikagaiak jaso hitzorduak programatuz. Eredu honek dagoeneko arrakasta nabarmena izan du San Adrianen (Nafarroan), Gironan edo Bartzelonan, eta orain Bilbora iritsi da, Bizkaiko Gurutze Gorriak eta Elikagaien Bankuak, 30 erakunderen laguntzaz, Bizkaian dituzten sareen banaketa-sistema hobetzeko. Sare hauen banaketa-guneak orain arte inkomunikaturik zeuden, sakabanatuta, koordinazio txikiarekin, denboran barreiatuta (batzuetan hiru banaketa bakarrik egiten ziren urtean), eta erabilera ez berdinarekin elikagaien kopuru eta barietateari dagokionez. BBK Lagun Gunea programak gainditu egin nahi ditu eragozpen horiek.

Janari-denda baten itxura

BBK Lagun Gunea proiektuek egungo ereduari amaiera jarri nahi diote. Santutxuko banaketa-zentroak elikadurako saltegi edo janari-dendaren itxura du, eta ez biltegiarena, ordutegi finkoa du eta astean lau bider zabalduko da. Erabiltzaileek hilean bi hitzordu dituzte ezarrita eta produktuen oinarrizko saskia dute bermatuta, familia-unitateko kideentzat egokituriko kopuruekin.

Proiektua bultzatzen duten erakundeek orain arte erabili den banaketa-sistema aldatu egin gura dute, BBK Lagun Gunearekin erantzun integral eta pertsonalizatua emateko. Bizkaian zentro-sare bat sortzearen alde egiten dute, elikadura-laguntza duin, eraginkor eta integrala emango duena, eragileen arteko eragiketa-sistema bateratuz eta koordinatuz. Gainera, familiak edo pertsonak sistema honetara bideratzen dituzten erakundeek balorazio-irizpide berberen arabera jokatuko dute.

 

Egungo albiste gehiago
Euskadin 65 urtez gorako 106.000 pertsona baino gehiago bizi dira bakardadean; 2 milioi baino gehiago Estatu osoan, INEren datuen arabera
Pagasarrira Igoeraren XXIX. ediziorako izen-ematea ingurumenaren aldeko keinu xume bat bihurtuko da
Gure ekitaldi guztiak