Punto menú Created with Sketch.
lagun guneak

“BBK Lagun Guneak”, elikagaiak banatzeko proiektu berria

BBK 12 uztaila, 2018

BBK, Bizkaiko Gurutze Gorria eta Elikagaien Bankua elkartu dira gizartean bazterturik dauden edo geratzeko arriskuan daudenei elikagaiak banatzeko zentro bat sortzeko proiektu solidario honetan. Premia duten 1.000 familia ingururi (2.400-3.000 laguni) lagunduko die arreta-zerbitzu integral honek.

“BBK Lagun Guneak” proiektuak 2018ko irailean irekiko ditu ateak Bilbon. Ekinbide honen helburua da elikagaien banaketa duintzea, erantzun pertsonalizatuak ematea eta behar dutenei laguntzea.

Elikagaiak banatzeaz gain, “BBK Lagun Guneak” proiektuak beste hauek ere eskainiko ditu: enplegagarritasuna hobetzeko lekua, etxeko ekonomiari buruzko tailerrak, gizarte-laguntasuna eta gizarteratzeko beste jarduera batzuk: hizkuntzak ikastea, kulturen arteko programak edo haur eta familientzako laguntzak.

Honelako proiektuekin BBK-k bizkaitarren ongizatea hobetzeko ahaleginak batzen jarraitzen du, erantzukizunez eta gizarte-bazterkeriaren kontra borroka eginez.

Egungo albiste gehiago
BBK-k 16.000 deskontu-bonu aktibatuko ditu "Kreoenti Kultura" plataforman sartzen diren aretoetan
BBK activará 16.000 bonos-descuento en salas que se integren en la plataforma “Kreoenti Kultura”
Jaialdiak online edizio berezia eskainiko du aurten, Kobetamenditik emango diren kontzertuekin: El Columpio Asesino, Dora, Amorante, Yawners, Elle Belga eta John Talabot eta Katza-ren DJ setak  
Gure ekitaldi guztiak