Punto menú Created with Sketch.

BBK Music Legends Festival

BBK 22 urtarrila, 2019

Joan zen abenduaren 12an eman genuen irteteko seinalea, eta Ben Harper & the Innocent Criminals etorriko zela iragarri genuen BBK Music Legends Festival honen 4. ediziora; 2019ko ekainaren 14an eta 15ean izango da jaialdia Sondikako Ola BBK Zentroan.

Beste bat ere berretsi dezakegu orain:

Pop musikaren historiako gertaera handi gehienak laburtzeko, lortu dituzten arrakastak eta zenbat milioi album saldu dituzten baloratzen dugu. Baina ohiko neurketa hauek motz geratzen dira The Beach Boysen eragina balioesten ari garenean, rock musikaren historian eragin handieneko taldeetako bat baita, single arrakastatsu asko-asko sortu eta dozenaka milioi disko saldu dituena. Baina bere garrantzirik handiena honetan datza: The Beach Boysen abestiek betiko aldatu dute musikaren panorama, eta oraindik gaur egun ere eragin sakona dute artista eta interpretatzaile askorengan.

The Beach Boys taldeko liderrak Mike Love eta Bruce Johnston dira, eta hauek, Jeffrey Foskett, Tim Bonhomme, John Cowsill, Keith Hubacher, Christian Love eta Scott Totten-ekin batera, talde estatubatuar ikonikoaren ondarearekin jarraitzen dute. Bruce Johnston musikagilea, Grammy baten irabazlea, 1965ean sartu zen The Beach Boys taldean, Brian Wilson-en ordezko izateko agertokietan.Talde handi honek, Mike Love buru dela, kontzertu-agenda ikaragarri zabala du, urtean batez beste 150 ikuskizun, eta duela 50 urte baino gehiago bere debut txundigarria markatu zuen irudimen eta estilo berberarekin sortzen eta jotzen jarraitzen du.  2013an, Capitol Records-ekin, “Sounds of Summer” kaleratu zuten (RIAAk platino hirukoitza ziurtatu zuen, hiru milioi baino gehiago salduta eta gorabidean).

The Beach Boys lehen aldiz dator Euskal Herrira, zehazki Sondika-Bilbora eta BBK Music Legends Festival-en barruan; bertan 60ko nostalgiaz beteko gaituzte, beraien hastapenak markatu zituen espiritu fresko eta sortzaile berberari eusten diote eta.

Laster iragarriko ditugu beste artista handi batzuk BBK Music Legends Festival-erako.

Egungo albiste gehiago
Euskadin 65 urtez gorako 106.000 pertsona baino gehiago bizi dira bakardadean; 2 milioi baino gehiago Estatu osoan, INEren datuen arabera
Pagasarrira Igoeraren XXIX. ediziorako izen-ematea ingurumenaren aldeko keinu xume bat bihurtuko da
Gure ekitaldi guztiak