Punto menú Created with Sketch.

BBK OPEN SCIENCE

BBK 8 urtarrila, 2019

Gure menuan transgenikoak detektatzea, masaileko zelulen material genetikoa analizatzea, bere osasun egoera ebaluatzeko, edo bioinprimagailu bat fabrikatu, aldatu eta erabiltzea, BBK Open Science, Biohacking & Open Labs Fest-en lehen edizioak ‘¡Haz ciencia!/Egizu Zientzia!’ lelopean eta Bilborock-en urtarrilaren 18an, 19an eta 20an herritarrei eskainiko dien ekintza interesgarrietako batzuk baino ez dira. Jardunaldi hauetan, adin guztietako bertaratutakoek, hurbil-hurbiletik eta tailer dibertigarri eta zuzeneko esperimentu bitartez, Biologiaren esparru desberdinetan esperimentatu eta ikasteko aukera izango dute, sakonki Do It Yourself Biology (DIYbio) nazioarteko mugimendua eta zientzia hiritarra ezagutzeko asmoz.

Mundu mailako korronte honek, beste disziplinekin alderatuta, herritar guztiei, Biologiaren eta zientziaren praktika ahalbidetzea gura du, horretarako ikertzaile profesionalen erreminta eta metodologiak erabilita. Irabazi- asmorik gabeko BIOOK elkartea, festibalaren antolatzailea da eta Bizkaian mugimendu hau sustatzeko ardura du. Helburu hau lortzeko bere laguntzaile Nagusia BBK da. Horrez gain, Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol sailaren laguntza ere jaso du.

Hiru jardunaldiek iraun bitartean, erabateko protagonista publikoa izango da, tailer eta ekintza anitzen eskutik inguru ludiko batean, barrenean daraman zientzialaria ateratzeko beta izango duena. Ikastea eta dibertsioa uztartzen dituen festibala da hau. Bizitza, gure ingurunea eta gu geu, esperimentalki, praktikan oinarriturik, eta modu entretenigarri eta errazean oinarritutako beste ikuspegi batetik ezagutzeko aukera. BBK Open Science-k zientzia eta beste disziplinen arteko mugak ezabatu eta, baliteke inoiz eskura izan ez dituen alorretan interes berriak aurkitzeko aukera luzatu nahi dio partehartzaileari.

Bertaratutakoek gainera, DIYbio mugimenduko zenbait ordezkari nazional eta internazionalen ekimenak eta proiektuak ezagutzeko aukera izango dute, hala nola bioinprimatzean espezializatutako Nieves Cubo ingeniaria, Hackuarium, Lausanneko Laborategi Komunitarioko Presidente, zientzialari profesional eta biohacker Rachel Aronoff, edo herritarrei transgenikoak detektatzeko aukera luzatzen duen ”GMOdetective” proiektuko buru den Guy Aidelberg ikertzaile eta zientzia irekiaren sustatzailea izango dira.

Festibal hau, emanaldi, tailer edo hurrengoko Bioarteko Jardunaldiak bezalako garrantzi handiagoko beste ekitaldien eskutik jarraipena izango duen ‘BBK Open Science 2019’ programazioko ekitaldi nagusia da.

 

Egungo albiste gehiago
Pagasarrira Igoeraren XXIX. ediziorako izen-ematea ingurumenaren aldeko keinu xume bat bihurtuko da
19/10/28 Gaur BBK EKIN aurkeztu dugu, ekintzailetza bultzatzeko programa berria Bizkaian startupak sortzeko helburuarekin. Gizarte-konpromisoarekin garapena eta enplegua sortuko dituzten enpresak eraikitzen laguntzea da BBK EKINen helburua.
Zabaldu da epea San Tomas merkatuan parte hartzeko eskaera bideratzeko
BBK SASOIKO zentro-eredu berria da lan-etapa amaitu duten edo amaitzeko zorian dauden pertsonentzat
Emakumeek zuzendutako “Zinemakumeak Gara!”zinema erakusketaren lehiaketaren XXIV. edizioa
Bizkaiko dozena-erdi bat hareatzatan aurten ere zerbitzu bereziak izango dira aisialdi-gune hauetara joan eta bertan gozatzeko aukera izan dezaten mugitzeko arazoak dituztenek
Gure ekitaldi guztiak