Punto menú Created with Sketch.

BBK patronatua berritzea

BBK 14 azaroa, 2019

Patronatu berriak Xabier Sagredo jauna berrestea erabaki du aho batez

 

Gaur, 2019ko azaroaren 14a, BBK Banku Fundazioaren Patronatua desegin eta Patronatu berria eratu da, datozen 5 urteetan erakundea gobernatuko duena. Lehen agintaldi honen ostean, 2 pertsona irten dira Banku Fundazioaren organo gorenetik eta 4 sartu dira bertan.

Patronatua gehienez 15 lagunek osatzen dute, nahiz eta orain arte 13k osatu izan duten. Gaur goizeko desegitearen ostean, kanpoan honako hauek geratu dira: Amagoia Lopez de Larruzea eta Alberto García Erauzkin.

Osaera berriari dagokionez, 4 kide berri izango ditu: Begoña Atxalandabaso Manero, Arantza Gandariasbeitia Ugalde, Anton Arriola Boneta eta Leire Sáez Ríos.

Honela, BBK-ko Patronatu berrian honako hauek geratuko dira:

  • Manuel Ardanza Fresno jauna. Deustuko Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziaduna. Gaur egun, Bilboko Baloreen Burtsako Sozietate nagusiko Lehendakaria da.
  • Anton Joseba Arriola Boneta jauna Deustuko Unibertsitatean Ekonomia Zientzietan lizentziaduna eta Universitá Luigi Bocconin MBA master bat duena. Besteak beste, GOLDMAN SACHSeko Zuzendari Orokorraren kargua izan zuen 2003 eta 2009 artean.
  • Maria Begoña Atxalandabaso Manero andrea. Kutxabankeko Administrazio Kontseiluko kontseilari kidea izan da eta Kutxabanken hainbat bulegotako Zuzendaria ere izan da.
  • Jon Berasategi Zabala jauna. Deustuko Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziaduna. Gaur egun, Athletic Clubeko Zuzendaria da.
  • Iñigo Calvo Sotomayor jauna. Deustuko Unibertsitatean Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziaduna. Deustuko Unibertsitateko Informazio Sistemen saileko irakaslea eta ikertzailea da.
  • Maria Aranzazu Gandariasbeitia Ugalde andrea. Ekonomia Zientzietan lizentziaduna. BBKn hainbat kargu izan ditu, bai finantza arloan, bai Gizarte Ekintzan eta Gaztelanbidean Fundazioan.
  • Paula Garagalza Muñoz andrea. Enpresa Zientzietan diplomaduna. Besteak beste, BARCLAYS BANKeko banku sukurtsaleko Zuzendaria izan da.
  • Fidel Martinez Ruiz jauna. Deustuko Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziatua. Eusko Jaurlaritzako Lana eta Gizarte Segurantzako Zuzendaria izan da eta, gaur egun, Bizkaiko Aldundiko letradu aholkularia da.
  • Begoña Ortuondo Larrea andrea. Galesko Unibertsitatean Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua. 35 urte baino gehiago egin ditu BBKn lanean, batez ere, Gizarte Ekintzan.
  • Mikel Pulgarín Romero jauna. Informazioaren Zientzietan lizentziaduna, Kazetaritzako espezialitatean. Gaur egun estrategia aholkularitzako enpresa bateko bazkide zuzendaria izateaz gain, APNABI-Autismo Bizkaiako Lehendakaria eta FEVASeko (Adimen Desgaitasunaren Elkarteen Euskal Federazioa) Zuzendaritza Batzordeko kidea ere bada.
  • Leire Sáez Ríos andrea. Euskal Herriko Unibertsitatean Laneko Harremanak eta Giza Baliabideak graduduna. Gaur egun, Iberdrola Distribución Eléctrica enpresako Antolakuntza eta Giza Baliabideen teknikari gisa lan egiten du.
  • Xabier Sagredo Ormaza jauna, Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna (Euskal Herriko Unibertsitatea), eta hainbat graduondo ditu. Bere ibilbide profesional guztia enpresa pribatuan egin du, eta zuzendaritza-postuetan egon da Ipar Kutxan (egungo Caja Laborala), Transitian eta BBK-n (Aurrezki Kutxa). Hainbat administrazio-kontseilutako kide izan da. Gaur egun IBERDROLA S.A.ko kanpo-kontseilaria eta Arriskuaren Gainbegiratze eta Auditoria Batzordeko lehendakaria.
  • Ana Urquijo Elorriaga andrea. Deustuko Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziatua. Athletic-eko Presidentea izan zen eta gaur egun, bere abokatuen bulegoa zuzentzen du.
  • Francisco Javier Urtasun Zabalo jauna. Euskal Herriko Unibertsitatean Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna. Errenta finkoko eta aldakorreko Zuzendaria eta Lagun Aroko Inbertsioen Zuzendaria izan da.
  • Roberto Zarate Amigorena jauna. Euskal Herriko Unibertsitatean Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna, eta zerga zuzenbidean eta zerga aholkularitzan diplomaduna. Gaur egun, Ariz Consultores enpresako zerga arloko arduraduna eta kontularia da.

Honela, osatu den Patronatuan emakumeak guztien % 40 dira (9 gizon eta 6 emakume). Lehendakariari dagokionez, Patronatu berriak Xabier Sagredo jauna berrestea erabaki du. Lehen lehendakariordea Jon Berasategi Zabala Izango da eta bigarren lehendakariordea Fidel Martinez Ruiz. Javier Aldazabal Etxeberria Idazkaritza Orokorraz arduratuko da.

Egungo albiste gehiago
Euskadin 65 urtez gorako 106.000 pertsona baino gehiago bizi dira bakardadean; 2 milioi baino gehiago Estatu osoan, INEren datuen arabera
Pagasarrira Igoeraren XXIX. ediziorako izen-ematea ingurumenaren aldeko keinu xume bat bihurtuko da
19/10/28 Gaur BBK EKIN aurkeztu dugu, ekintzailetza bultzatzeko programa berria Bizkaian startupak sortzeko helburuarekin. Gizarte-konpromisoarekin garapena eta enplegua sortuko dituzten enpresak eraikitzen laguntzea da BBK EKINen helburua.
Gure ekitaldi guztiak