Albisteak

BBK SALAK 2022 MUSIKA-DENBORALDIA BERE ALDERIK INTIMOENAREKIN, “GERTUTIK” AKUSTIKOEN ZIKLOAREKIN, HASIKO DU

BBK Salaren 2022 musika-programazioa datorren otsailaren 19an hasiko da, “Gertutik” zikloko lehen kontzertuarekin; akustikoen ziklo hau aurten El Drogas-erekin hasiko da, eta martxora arte La Mari, Mikel Urdangarin, Maria Berasarte eta David Otero izango dira bertan. Lehen edizioaren arrakastaren ostean, bigarren urtez jarraian BBK Salara itzuliko den formatu hurbileko, intimo eta arriskatua da “Gertutik”. Zikloko kontzertu guztiak 20:00etan hasiko dira. Sarrerak www.salabbk.bbk.eus/ webgunearen bidez eskura daitezke. 

“Gertutik” zikloaren barruan, El Drogas, izango da agertokira igoko den lehen otsailaren 19an, bere azken biran sartutako kontzertuarekin. Bertan, bere abesti berriak aurkeztuko ditu eta betiko lan arrakastatsuak errepasatuko ditu, ohikoa baino formatu intimoago eta biluziagoan.

Ondoren, otsailaren 26an, La Mari, 2005etik Chambao taldeko liderra, izango da. Bertan, ezinbestean publikoa Hegoaldera eroaten duten letra intimista eta erritmo pertsonalarekin.

Martxoaren 3an Mikel Urdangarinen txanda izango da, Gorka Benitez pianoan lagun duela, 25 urteko ibilbidean idatzitako abestien interpretazio ezberdin eta berezia eskainiko duen akustikoan.

Martxoaren 10ean Maria Berasarte, “Ahots Biluzia”, arituko da. Musika iberikoaren interpretazio bikainagatik nazioartean oihartzun handiena duen euskal kantari honek bakarkako errepertorioa eskainiko die bere jarraitzaileei goza dezaten.

Azkenik, martxoaren 17an, David Otero musikari, abeslari eta konpositoreak, ‘Canto del Loco’ taldeko kide ohiak, emango dio zikloari amaiera bere letrak eta musika bertaratutakoekin partekatuz.

5 ziklo, 30 kontzertu

Publiko guztientzako proposamenekin, areto honen musika-denboraldia osatzen duten 5 musika-zikloetako bat da “Gertutik”, eta guztira 30 kontzertu eskainiko ditu aretoak urteko lehen seihilekoan. Hala, “Gertutik”en formatu intimoaren kontrapuntu gisa, aretoak Punto Cero programatuko du lehen aldiz, eguen edo ostegunetan lan osterako proposamen bat, musika berrietan ardaztua; baita ere flamenko garaikidearen zikloa, generoaren zaleentzat ezinbestekoa; On Stage! zikloaren bigarren edizioa, izpiritu gazte eta bihurrienen musikekin; eta BBK Live jaialdiaren beroketa gisa balioko duten zenbait kontzertu.

www.salabbk.eus