Punto menú Created with Sketch.

BBK Sasoiko

BBK 15 urria, 2019

BBK-k datorren urriaren 1ean, Bilboko Zazpikaleetan, hemendik aurrera zentro-eredu berri bat izan gura duena irekiko du lan-etapa amaitu duten edo amaitzeko zorian dauden pertsonentzat.

Erronda kalean dauden gela eta lokalen egunerokoa funtzionamendu-programa berri baten araberakoa izango da; lan-ibilbidea amaitu eta helduaroan aurrera egin gura dutenentzat parte-hartzea, berrikuntza eta belaunaldien arteko harremanak sustatzeko BBK-k diseinatu du, eta SASOIKO du izena.

Horretarako BBK-k zentroa eta jarduera-ekosistema diseinatu ditu, eta heldu edo nagusi bakoitzaren ahalmenak garatzeko, eta prestakuntza, ekimen-sortzea, esperientzia-topaketa, kultura edo eztabaida sustatzeko daude pentsatuta.

SASOIKO programan oinarrituriko BBK filosofia berriak gune berritzaileak sortuko ditu, non erabiltzaile bakoitzak, aurrez aurre edo birtualki, tresnak izango dituen bere parte-hartze soziala lortzeko bere ingurunerik hurbilenean. Labur esanda, BBK SASOIKO belaunaldi arteko bokazio duten eta irekiak diren ideia eta proiektuak sortzea sustatuko du, eta sinergiak bilatuko ditu gainerako gizarte- eta erakunde-eragileekin.

BBK-k jauzi hau egitea erabaki du jendearen bizi-itxaropena luzatu delako eta egoerarik onenean nagusi edo helduarora iristen direnen kopurua nabarmen hobetu delako azken hamarkadetan. Honek bultzatu du BBK helduentzako beste funtzionamendu-eredu bat birpentsatu eta diseinatzera. Horretarako, adituen edo/eta egoera horretan daudenen talde bat beharrean izan du azken hilabeteotan beren beharrizanak identifikatzen eta proposamen berritzaile hau sortzen.

Bizkaian, 2019ko urtarrilaren 1ean 1.137.226 pertsona zeuden erroldaturik, eta horietatik 262.309 pertsonak 65 urte baino gehiago zituen eta 87.424k 80 urte baino gehiago. Horrek esan gura du gaur egun biztanleriaren % 23k 65 urte baino gehiago dituela eta % 7,7k 80 urte baino gehiago. Baina 2061erako, EUSTATek, bere analisi-eszenario guztietan, 65 urte baino gehiagoko adin-talde honen gehikuntza oso esanguratsua iragartzen du, gehikuntza hori % 43 eta % 72 artean dabilelarik. EUSTATen proiekzio horretan bertan adierazten denez, bizi-itxaropenari dagokionez, batez beste 5 urteko gehikuntza izango luke. Gainera, erretiratu berriek egungoa baino errenta handiagoa izango dute.

BBK SASOIKO gizarte-errealitate berri honi ematen zaion erantzuna da, eta antzeko kezkak dituztenen, baina oraindik konektaturik ez daudenen, konektibitatea sustatuko du. Halaber, zentro honek bere erabiltzaileen autorrealizazioa eta ahalduntzea indartuko ditu, ahal den neurrian beren zeregina ahalik eta erarik autonomoenean gauzatu dezaten. Egia esateko, eredu autogestionatua garatzeko bide bat irekiko da.

SASOIKO filosofiak ez du gaur egun dauden erretiratuen zentro eta zahar-etxeen ereduarekin lehiatu gura, baizik eta eredu horren osagarri alternatiboa izan gura du, eta bere jardunbide egokiak estrapolagarriak izan daitezke beste zentro batzuetara.

Filosofia berri honetan oinarriturik, BBK-k pentsatu du zentroari oinarria ematea  jarduera eta tailerrekin, bere erabiltzaileek zukua atera diezaioten datorren urritik aurrera.

Egungo albiste gehiago
19/10/28 Gaur BBK EKIN aurkeztu dugu, ekintzailetza bultzatzeko programa berria Bizkaian startupak sortzeko helburuarekin. Gizarte-konpromisoarekin garapena eta enplegua sortuko dituzten enpresak eraikitzen laguntzea da BBK EKINen helburua.
Zabaldu da epea San Tomas merkatuan parte hartzeko eskaera bideratzeko
Emakumeek zuzendutako “Zinemakumeak Gara!”zinema erakusketaren lehiaketaren XXIV. edizioa
Bizkaiko dozena-erdi bat hareatzatan aurten ere zerbitzu bereziak izango dira aisialdi-gune hauetara joan eta bertan gozatzeko aukera izan dezaten mugitzeko arazoak dituztenek
Gure ekitaldi guztiak