Punto menú Created with Sketch.

BBK Sasoikok doako sei tailer antolatu ditu maiatzetik ekainera bitartean

BBK 13 maiatza, 2020

BBK SASOIKOk bere jarduera koronabirusak sortutako egoera berrira egokitu du eta doako sei tailer programatu ditu online maiatz eta ekainerako. Helburua da BBK-k nagusi edo adinekoentzat sorturiko gune berri honek ez etetea bere eginkizuna konfinamendu eta isolamendu sozialagatik, eta fase honetan ere banakako eta taldeko trebetasunak, esperientzien topaketa, kultura edo eztabaida indartzeko jarduerak eskaintzen jarraitzea.

Alde Zaharreko Erronda kaleko egoitza itxita dagoen une honetan erabiltzaileekin harremana ez galtzeko, BBK Sasoikok programazio berezia sortu du datozen asteetarako honako gai hauetan ikaskuntza sustatzeko: sorkuntza literario eta grafikoa, teknologia berrien erabilera, iraganeko esperientzien bidez etorkizuna diseinatzea edo Osakidetzako baliabideak ezagutzea.

  1. TAILERRA: IRAGANAREN MAPAK ETA ETORKIZUNAREN DISEINUA

Partaidetzazko ikaskuntza, zahartze aktibo eta parte-hartze sozialeko tailerra.  Bizitza-mapen eta etorkizun-mapen teknikek ematen dizkiguten tresnen bidez, pertsona bakoitzaren, bere esperientzien eta iraganeko ezaupideen onena ateratzeko lan egiten irakasten da, ondoren parte-hartzaile bakoitzaren etorkizunaren diseinuan sakontzeko.

  1. TAILERRA: ESPERIENTZIAREN AHOTSAK

Tailer honen helburua gure adineko pertsonek duten ezagutza batzea da, galdu ez dadin, eta ondoren beste kolektibo batzuei helaraztea, ahal dela belaunaldien artean transmisioa eginez.

  1. TAILERRA: OSAKIDETZAKO BALIABIDEAK INTERNETEN

Herritarrentzat interes handiko baliabide digitalak ditu Osakidetzak, eta horiek nola baliatu erakutsiko da tailer honetan.

  1. TAILERRA: ELEBERRI GRAFIKO BAT SORTZEA

Tailerrean marrazketa, istorioa sortzea eta istorio hori gidoi grafiko batera egokitzea landuko dira, parte-hartzaileak ekosistema digitalean barneratuz, tradizioz mekanikoa den bitarteko baterako, marrazketarako, alegia. Horretarako, tresna digitalen erabileran trebatuko dugu taldea, komiki bat sortzeko beharrezkoa den oinarrizko mailan. Tailerrak 2 orduko 14 saio izango ditu.

  1. TAILERRA: SASOIKOTARRAK 2.0

Hutsetik hasita teknologia berrietara hurbiltzeko aukera, zure mugikor, tablet, ordenagailu edo smartTV bidez.

  1. TAILERRA: IDAZKETA TAILERRA

Hizkuntza, bai ahozkoa eta bai idatzizkoa, erabiltzeko gaitasuna dagoen trebetasunik ahalduntzaileenetako bat da, eta denok lortu dezakegu hori prestakuntza eta praktika apur batekin. Gaur egungo munduan, zuzen idazteko gaitasuna aurkezpen-txartel bikaina da, bereziki, beren ideiak eta proiektuak komunikatzeko bide gisa sare sozialak erabili gura dituztenentzat. Tailerrak ordubeteko 7 saio ditu.

Interesatuek 94-4164646 telefonoan edo sasoiko@bbk.eus helbide elektronikoan argibide gehiago eskatu edo izena eman dezakete

Egungo albiste gehiago
BBK-k 16.000 deskontu-bonu aktibatuko ditu "Kreoenti Kultura" plataforman sartzen diren aretoetan
BBK activará 16.000 bonos-descuento en salas que se integren en la plataforma “Kreoenti Kultura”
Jaialdiak online edizio berezia eskainiko du aurten, Kobetamenditik emango diren kontzertuekin: El Columpio Asesino, Dora, Amorante, Yawners, Elle Belga eta John Talabot eta Katza-ren DJ setak  
Gure ekitaldi guztiak