Punto menú Created with Sketch.

BBK SASOIKOK ONLINE SAIOAK HASI DITU ADITUEKIN ZAHARTZE AKTIBOAN, GENEROAN, HEDABIDEETAN ETA GIZA ESKUBIDEETAN SAKONTZEKO

BBK 18 azaroa, 2020

BBK SASOIKO zentroak saio erakargarriak osatu ditu “online” urte-amaiera honetarako, gaurkotasuneko hainbat gai jorratu eta sakontzeko: feminismoa, giza eskubideak, zahartze aktiboa edo XXI. mendeko hedabideen bilakaera eta garrantzia. Azaroaren 30 eta 26rako eta abenduaren 10 eta 14rako aurreikusitako jardunaldiak zuzenean eta streaming bidez jarraitu ahal izango dira esteka honen bidez: https://meet.jit.si/BKKSASOIKO

Azaroaren 30ean, BBK SASOIKO ZENTROA ELKARRIZKETA IREKIAK ONLINE programan Javier Tirapu neurozientzialariak emozioez eta enpatiaz hitz egingo digu 18:00etatik aurrera.

Halaber, datorren asteetan, Sasoiko Balioak jardunaldiek jarraipena izango dute, feminismoaz, aniztasunaz, berdintasunaz eta giza eskubideez. Jardunaldi horiek urriaren 29an hasi ziren, Irantzu Varela youtuber eta aktibista feministaren eta Rosa Maria Calaf kazetariaren arteko solasaldiarekin.  Hitzaldi horiek azaroaren 26an izango dute jarraipena, Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna ospatu eta biharamunean, Isabel de Ocampo zinemagile, gidoilari eta ekoizlearekin eta Amelia Tiganus prostituziotik bizirik atera den emakumearekin. Emakume eta neskatoen salerosketaren arazoan sakontzeko aukeratu dira emakume horiek.

Gainera, Giza Eskubideen Egunarekin bat etorriz, abenduaren 10a une aproposa izango da zahartzeaz, generoaz eta giza eskubideez hitz egiteko Mercé Mas gizarte-

langile eta Adinekoen Estatuko Kontseiluko kideak eta Ramon Barea aktoreak osatuko duten binomioarekin.

Azkenik, abenduaren 14an, Almudena Cacho kazetari eta irrati-esatariak komunikabideek adinekoentzat duten garrantziaz berba egingo du eta, zehazkiago, irratiak pertsona helduentzat bidelagun zintzo gisa dituen onurez arituko da.

Saio guztiak irekiak dira esteka honetan: https://meet.jit.si/BKKSASOIKO. Argibide gehiago gura izanez gero, deitu 94 416 46 46 telefonora edo idatzi sasoiko@bbk.eus helbide elektronikora.

 

Egungo albiste gehiago
Ikasleen elkartasuna eta parte-hartze soziala sustatzen jarraitzeko helburuarekin #boluntariotzaAstea heldu da
Gure ekitaldi guztiak