Punto menú Created with Sketch.

BBK SOINU BERRIAK

BBK 5 otsaila, 2019

BBK-k aukera eman gura die musikaren munduan lehen urratsak egiten ari diren gazteei, eta horretarako, musika-azpiegitura nagusia, BBK Sala, bertoko artista eta talde talentudunen zerbitzura jarriko du. Aukera paregabea maila profesional handieneko eta akustikarik oneneko areto batean jarduteko beren sustapen eta dibulgaziorako: horixe da BBK Salak antolaturiko “BBK SOINU BERRIAK” lehen talde-lehiaketaren helburu nagusia. Lehiaketa honetan parte hartzen dutenek ikus-entzunezko materiala, kalitate-estandar handikoa, jasoko dute, beren sustapen-estrategian erabil dezaten. Irabazleak Bizkaia BIME Live International Music Experience delakoan joko du.

“BBK SOINU BERRIAK” zabalik izango da Bizkaian erroldaturiko edozein artistak edo gutxienez Bizkaian bizi den kideren bat duten musika-taldeek parte hartzeko, betiere ez badute diskografia-kontraturik indarrean. Genero guztiak (Rock, Pop, Soul, R&B, Hip Hop, Trap, Elektronikoa, Surf, Garaje, Folk, Metal…) onartuko dira eta parte-hartzaileen originaltasuna, nortasuna, ahalmena, talentua eta karisma sarituko dira.

Izena emateko artistek formulario bat bete behar dute BBKren webgunean (www.bbk.eus) beren datu nagusiekin, eta gutxienez hiru gai eta gehienez bost bidali behar dituzte mp3, aiff edo wav formatuan. Izena emateko epea irekita dago martxoaren 28ko 12:00ak arte.

Epaimahaia

Epaimahaian izango dira Elias Monreal (Last Tour/ Meyo Records/ Encarta Club), Oihane Aldayturriaga (BBK-ko Kultura Arloaren arduraduna), Deu Txakartegi (Lehiaketaren zuzendaria eta WAS taldekoa), Julen Alberdi (Vulk) eta Iker Barbara (Zarata-Mondosonoro), eta lehen hautaketan 12 talde hartuko dituzte, BBK Salan jardungo dutenak apirilaren 11n eta 25ean, eta maiatzaren 9an eta 30ean. Finala ekainaren 20an izango da, epaimahaiak hautaturiko hiru artista edo talde onenekin. Kontzertu guztiak streaming bidez emango dira BBKren Youtubeko kanalean.

BBK SOINU BERRIAKen irabazleak Bizkaia BIME Live International Music Experience delakoaren hurrengo edizioan parte hartuko du. BBK-k ordainduko ditu 4 gaiko EP baten grabazio-gastuak Deustuko ‘El Tigre’ estudioetan, baita StereoZona kanalak egingo duen bideoklip-arenak ere. Parte-hartzaile guztiek eramango dute besapean esperientzia ona eta lehen mailako ikus-entzunezko materiala beren sustapen eta dibulgaziorako.

Material honetan kontzertua sartuko da grabatua eta streaming bidez emana. Interpretaturiko gai guztiak muntatu eta editatuko dira bideo formatuan, eta kontzertu osoaren audioa grabatu, nahastu eta masterizatuko da, talde edo artistari emango zaiolarik.

OINARRIAK

IZENA EMATEKO INPRIMAKIA

(Inprimakia, behin beteta, ondorengo helbidera bidali beharko da: soinuberriak@bbk.eus)

 

Egungo albiste gehiago
Haur-eskoletan 2020/2021 ikasturterako izena emateko epea zabaldu da
BBK-k musikaren munduan lehen urratsak egiten ari diren gazteei aukera ematen jarraitu gura du
“Enkarguz" proiektuen helburu Nagusia kanta baten sorkuntza modu didaktiko batean azaltzea da
BBK-k eta Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaia BBK beken hirugarren edizioa atera dute, bertoko talentuari beste bultzada bat emateko helburuarekin, eta honela, sektore estrategikoetan
BBK Open Science 2020k zientzia ireki eta parte-hartzailerako bere programazioa zabaldu eta indartu du, urte osoan egingo diren eta asteburu honetan bertan hasiko diren dozenaka ekitaldi eta jarduerarekin
BBK Salak Emakumeok!-en bigarren edizioarekin irekiko du musika-urtea
Gure ekitaldi guztiak